Txotxongilo
Txotxongiloa antzezpenak egiteko erabiltzen den panpina da. Esku soilez nahiz hariz maneiatzen da eta maiz antzezle baten ahotsa hartzen du.
Ezaugarriak
aldatuTxotxongiloaK osoa izateko bi baldintza bete behar ditu:
- Helburu dramatiko batez erabilia izan behar da, hau da, istoria bat antzezteko.
- Mugimenduak publiko baten aurrean egin behar dira.
Bil Bairdek definizio hau eman zuen 1965an: "Txotxongiloa gizakiari esker publiko aurrean bizia hartzen duen gauzaki bizigabea da".[1]
Historia
aldatuAntzinako Grezia eta Erromako garaietatik ezagutzen dira eta munduko kultura askotan daude zabaldurik. Europan bereziki XVII. eta XVIII. mendeetan zabaldu ziren eta idazle ospetsu askok txotxongiloetarako antzerki-obrak idatzi zituzten. Euskal Herrian, gaur egun, ezaguna da Tolosan urtero ospatzen den Titirijai, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia.
Txotxongilo teknikak
aldatuLau dira txotxongiloak erabiltzeko ezagutzen diren teknika nagusiak:
- Eskularruko txotxongilo, guignolekoa. Azpitik, eskuaz, zuzenean erabiltzen da. Bariante asko ezagutzen dira eta, zalantzarik gabe, hobeto mantendu den teknika da; horrela erakusten du, esaterako, Jim Hensonen showek izandako arrakasta.
- Marioneta edo soken txotxongiloa. Goitik erabiltzen dira, soken bidez mugitu arazten. Soka horiek eskuetatik, oinetatik, burutik ateratzen dira eta horiek manipulatuz artistak bizia ematen dio panpinari.
- Txotxongilo javatarrak. Hagatxoak erabiliz erabiltzen dira. Hagatxoak azpitik igotzen dira panpinaren elementuak mugitzeko. Txotxongilorariak esku batez hagatxoak mugitzen ditu eta besteaz panpina bera kudeatzen du. Txotxongilo hauen jatorrian Asiako ekialdean dago.
- Itzalen txotxongiloa. Irudi lauak dira, artikulatuak eta opakoak. Foko bat erabiliz, txotxongiloen itzalak pantaila batean islatzen dira. Jatorria India inguruan dute eta panpin hauen espektakuluek Indonesia, Turkia, Txina eta Indian berean zaletasun handia eragin dute.
Beste teknikak
aldatuLau mota hauetatik kanpo badira beste teknika eta txotxongilo mota asko. Beste hauek modu indepenteaz edo beste motatakoekin nahastuta erabiltzen dira:
- Bufoi txotxongilo edo marotte: buru bat makil batean lotuta; makila gona luze batez eskutatzen da. Gerrikoko marotte horren barietate bat da. Oso panpin xinplea da.
- Titare txotxongiloak, oso txikiak, espazio txikietan erabiltzeko.
Txotxongiloen antzokiak
aldatuMunduan badira zenbait antzoki interesgarri:
Jaialdiak
aldatuMundu osoan ospatzen dira txotxongiloen jaialdiak. Hona hemen batzuk:
- Frantzia: Charleville-Mézièresko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia.
- Portugal: Évorako Txotxongiloen Nazioarteko Bienala (BIME).
- Espainia: Festitíteres (Alacanteko Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia)
- Argentina: Txotxongiloak Hegoaldera Nazioarteko Jaialdia.
- Danimarka: Kopenhageko Txotxongiloen Jaialdia.
- Kolonbia: Bogotáko Txotxongiloen Antzerkiaren Jaialdia.
- Hego Korea: Chuncheongo Txotxongiloen Jaialdia.
- Mexiko: Rosete Aranda Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia.
- Iran: Teherango Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdia.
Euskal Herrian
aldatuTxotxongiloen munduko Euskal Herriko erreferente nagusia Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa Topic (Tolosa Puppet Intrenational Center) da. Tolosan ere bai urtero Titirijai edo Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egiten da. Halaber, Bilbon, Nazioarteko Txotxongiloen Jaialdia egiten da baita ere. Bergaran ere urtero Helduentzako Txotxongilo Nazioarteko Erakusketa egiten da.[2]
Taldeen artean Bergarako Taun-Taun taldeak txontxongilo espektakuak sortzen dituzte eta nazioarteko mailan ere aritu dira.[3]
Txotxongilolarien artean Euskal Herrian Enkarni Genua gailendu da.
Txotxongiloen Munduko eguna txotxongiloei buruzko ezagutza beste arlo batzuetan sustazeko helburuekin ospatzen da urtero. Martxoak 21ean ospatzen da Ideaia honen sustatzailea Dzhivada Zolfagariho iraniarra izan zen 2000. urtean; 2002an Txotxongiloen Nazioarteko Batasunak (UNIMA) data ofizialdu zuen eta 2003ko martxoaren 21ean ospatu zen lehen aldiz Txotxongiloen Munduko Eguna.[4]
Txotxongiloa hezkuntza munduan
aldatuAntzokitik kanpo txotxongiloek eskaitzen dute baita ere pedagogian eta teraupetikan erabiltzeko aukera zabalak.[5]
Iruditegia
aldatu-
Hariez erabiltzen diren txotxongiloak.
-
Eskularruko txotxongiloa.
-
Txotxongilo javatarrak.
-
Itzalen txotxongiloak.
Bibliografia
aldatu- Artiles, Freddy (1998). Títeres: historia, teoría y tradición. Zaragoza, Teatro Arbolé. ISBN 8492260750.
- Baird, Bil (1965): The art of the puppet. MacMillan, 251 or.
- Huerta, Javier; Peral, Emilio; Urzaiz, Héctor (2005). Espasa-Calpe, Teatro español de la A a la Z. Madril. 692 or. ISBN 9788467019698.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Bil Baird: The Art of the Puppet, New York, Macmilla, 1965, 13 or.
- ↑ http://www.artezblai.com/artezblai/xiv-muestra-internacional-de-titeres-para-adultos-de-bergara.html
- ↑ https://empresite.eleconomista.es/TAUN-ANTZERKI-TALDEA.html
- ↑ https://web.archive.org/web/20150402181531/http://www.bevreview.com/2013/03/21/can-holiday-world-puppetry-day-march-21/
- ↑ https://web.archive.org/web/20191008144325/http://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/20151031092746/-txotxongilo-terapiaren-oniarriak-txotxongiloak-baliabide-terapeutiko-eta-hezkuntza-eredu-modura-/kulturklik/eu/z12-detalle/eu/
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Topicen webgune ofiziala.
- (Frantsesez) (Gaztelaniaz): Union Internationale de la Marionnette.
- (Frantsesez): Portail des Arts de la Marionnette.
- (Frantsesez): Txotxongilo mota desberdinak.
- (Gaztelaniaz):Titeresante aldizkari digitalaren webgunea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txotxongilo |