Zutik Euskal Herria
Zutik Euskal Herria Ezker Abertzaleak 2010ko otsailean aurkeztutako dokumentua izan zen, egoera politikoa aldatzeko helburuarekin[1] . Aurretik emandako eztabaida prozesu luze batean oinarritzen da eta Altsasuko Adierazpena izeneko testuaren ondorioetako bat da. Eztabaida prozesu honen ondorioz sortuko zen Lortu Arte akordioa, zeinetatik Bildu edo Amaiur bezalako hauteskunde elkarteak sortuko ziren. ETAk emandako su-etena edo Sorturen legalizazio prozesua ere bide honen barruan kokatu ziren.
Aurrekariak
aldatuLoiolako prozesu negozitzailea
aldatuAltsasuko Adierazpena
aldatuAurkezpena
aldatuOndorioak
aldatuLehen balorazioak
aldatuETAren erantzuna
aldatuNazioarteko inplikazioa
aldatuBeste alderdiekin elkarlana
aldatuLortu Arte
aldatuZutik Euskal Herria adierazpenarekin batera hainbat bilera egin zituzten Ezker Abertzaleko eta Eusko Alkartasunako ordezkariek. Beranduago jakin zenez polo soberanista bat garatzeko lehenengo bilkurak 2008ko udazkenean ematen hasi ziren. Rafa Diez eta Arnaldo Otegik modu diskretoan bilerak egiten hasi ziren Rafa Larreina eta Unai Ziarretarekin.[2] 2009ko azaroaren 14an ezker abertzaleko hainbat ordezkarik bere barnean zegoen barne eztabaidan jorratu beharko liratekeen ildoak adierazi zituzten, Altsasuko Adierazpena izena eman zitzaion dokumentuan. Altsasuko Adierazpenak Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izeneko eztabaidan eragin nahi zuen[3] eta aurretik Arnaldo Otegik besteak beste defendatutako ideiatan oinarritzen zen.[4] Adierazpen horretan lehenengo aldiz aipatzen ziren Mitchell printzipioak eta bide politikoen aldeko hautua egiten zen.[5] Proposamen horrek nazioarteko hainbat eragileren oniritzia jaso zuen, besteak beste Die Linkeko Ulla Jelkpe,[6] Autodeterminazioaren Aldeko Gernika Sarea,[7] Euskal Herriaren bake prozesuaren aldeko Friendshipa[8] edo Gerry Adamsena.[9] Beste batzuek aldaketarik ikusi ez bazituzten ere PSEren barruan ere egon ziren adierazpen horri garrantzia eman ziotenak, Jesus Eguiguren bezala.[10]
Astebete geroago, Eusko Alkartasunak Eusko Alkartasunaren oinarrizko proposamena Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko[11] plazaratu zuen.[12] Testuan honakoa dio:
« | Eusko Alkartasunak Euskal Herriaren erabaki eskubidea aldarrikatzen duten bestelako indar politiko abertzale edota subiranistek ere esparru subiranista independentista horren ekintza batasunarekin bat egin dezaten ahal duen guztia egiteko konpromisoa hartzen du, betiere erabaki eskubidea marko juridiko-politiko berri bat lortzeko oinarri gisa hartzen baldin bada; marko berriak autodeterminazio eskubidea aitortu beharko du, bai eta alderdi politiko guztiek haien printzipio ideologikoak eta programa politikoak demokratikoki defendatzeko izan behar duten askatasun osoa onartu ere. | » |
Hainbat analista politikok bi adierazpen haiek ildo berean jarri zituzten.[13] Ezker Abertzaleak proposamen hau begi onez ikusten zuela ere esan zuen, eta ekarpen hori eta Altsasuko Adierazpena ikusita beharrezkoa zela beste fase batera igarotzea.[14]
Ezker Abertzalearen eztabaidaren ondorioak Zutik Euskal Herria izeneko adierazpenean argitaratu ziren.[1] Adierazpen honetan Altsasuko Adierazpenaren ildoak barneratzen ziren eta indar bilketa independentistaren aldeko deia egiten zen.
« | Urteetan mantentzen diren inkestek zera adierazten dute: herri honetan %30 independentziaren aldekoak direla. Ni konbentzituta nago baldintza politiko berri batzuetan burujabetzaren alde egiten duen sektoreetatik ere independentziaren aldeko jarrera hartzeko egoera sortuko dela. Ezker abertzalearentzat berebiziko garrantzia du esparru hori artikulatzeak eta esparru hori ibilbide berri batean jartzeak, euskal estatuaren aldeko bidean jartzeak. Bide horri begira ezker abertzaleak zer egin nahi du? Sektore horiek artikulatu eta ikuspegi horretan dauden eragileekin elkarlanari ekin. Hain zuzen ere, independentziaren aldeko bidean, lidergoa partekatzeko prest dagoelako. Apustu hori egiteko prest dago ezker abertzalea.[15] | » |
Aldi berean beste hainbat esparrutan bat egiten zuten Ezker Abertzaleko eta Eusko Alkartasuneko kideek. Hainbat ekimen, manifestaldi eta prentsaurrekotan elkarrekin agertu ziren, batzuetan Aralarrekin eta Alternatibarekin batera. Horren adibide izan daiteke Independentistak ekimena. Ekimen horrek egin zuen 2010eko Aberri Eguna Irunen eta Hendaian ospatzeko deialdia. Ekitaldia FICOBAn bukatu zen, eta azken urteetako jendetsuena izan zen.[16] Eusko Alkartasunak bertan behera utzi zuen aurreko urteetan egiten zuen Aberri Eguneko ekitaldia eta polo soberanistaren abiapuntutzat kokatu zuen.[17][18]
Bestelako aldarrikepanetan ere bat egin zuten bi alderdiek, batzuetan modu indibidualean eta besteetan alderdi gisa. Honela gehiengo sindikalak deituriko manifestaldiarekin bat egiteko deia egin zuten,[19] Jon Anzarekin gertatutakoa salatzeko egin zen manifestaldian[20] edo hezkuntzako egoera salatzeko Euskal Herriak Bere Eskolak deiturikoan.[21] Gerturatze hau dela eta Espainiako Barne Ministroa zen Alfredo Pérez Rubalcabak EAri "kontuz ibiltzeko" esan zion.[22]
2010eko ekainaren 20an Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak Lortu Arte (izen osoa: Lortu arte: Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak[23]) akordioa sinatu zuten. Sinatzaile izan ziren, EAren aldetik, Pello Urizar, Koldo Amezketa, Santi Merino, Ikerne Badiola, Mariano Alava eta Maider Carrere; eta, Ezker Abertzalearen aldetik, Rufi Etxeberria, Jone Goirizelaia, Txelui Moreno, Idoia Aiastui, Karmele Aierbe eta Iñaki Olalde.[24] Akordioaren helburua Euskal Herria estatu bilakatzea da, "esparru demokratiko" bat lortu eta aukera guztien berdintasuna bermatuz. Bidea egiteko, indar-bilketa soberanista proposatzen du, eta Mitchell printzipioak kontuan hartu behar direla dio. Ezkerreko balioak ere bereganatzen ditu, eta hainbat arlotan —hala nola hezkuntzan, kulturan, ekologian, euskaran eta feminismoan— lankidetzan jardutea sustatzen du.[23]
Gernikako Adierazpena
aldatuEuskal Herria Ezkerretik
aldatuBildu
aldatuAmaiur
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b Zutik Euskal Herria. Ezker Abertzalea (Noiz kontsultatua: 2012-1-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Encuentro de dos ramas distintas del abertzalismo. Gara 2010-06-21 (Noiz kontsultatua: 2010-06-21).
- ↑ Letona, Xabier. Sinn Fein eta IRAren lorratzean. Argia.com (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Otegi, Arnaldo. (2009ko azaroaren 20a). La izquierda abertzale no nació para resistir. Nacimos para ganar. Ezker Abertzalea (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (PDF) Ezker Abertzalearen oinarriak eta borondatea. Ezker Abertzalea 2009ko azaroaren 14a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ulla Jelpke, portavoz de Política Interior del Die Linke, saluda la iniciativa de la Izquierda Abertzale. Ezker Abertzalea 2009ko azaroaren 27a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) La red Gernika aplaude la iniciativa de la izquierda abertzale. Ezker Abertzalea (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Friendship saluda calurosamente el documento de la Izquierda Abertzale. Ezker Abertzalea 2009ko azaroaren 19a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Ingelesez) Gerry Adams welcomes Basque Abertzale Left statement. Ezker Abertzalea 2009ko azaroaren 16a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Eguiguren (PSE) marca posición ante la iniciativa de la izquierda abertzale. Gara 2009-11-23 (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ Eusko Alkartasunaren oinarrizko proposamena Euskal Herriaren independentziaren aldeko akordio subiranista sustatzeko. 2009ko azaroaren 21a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Subiranisten arteko akordioaren oinarria izango den plataforma eratzea ezin dela atzeratu esan du Urizarrek. Eusko Alkartasuna 2009ko azaroaren 21a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Iriondo, Iñaki. (2009-11-22). Ciabogas hacia el encuentro. Gara (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ Ezker abertzaleak "begi onez" ikusten du EAk subiranisten bilgune bat sortzeko egindako proposamena. Berroa 2009-11-23 (Noiz kontsultatua: 2010-06-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Etxeberria, Rufi. (2010-02-21). «Apustu hau aldaketa ekarriko digun ziurtasunarekin egin dugu». Berria (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Mugimendu independentista abian jarri dute milaka euskal herritarrek. Gara 2010eko apirilaren 5a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) EA se suma al Aberri Eguna unitario por la independencia. Gara 2010eko martxoaren 30a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Malaina, Guillermo. (2010eko martxoaren 31a). EA ve el Aberri Eguna como el arranque del polo soberanista. Público (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) EA, Alternatiba y la izquierda abertzale llaman a acudir mañana a Bilbo. 2010eko ekainaren 11a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) AB, Aralar, Batasuna y EA secundan la marcha por Anza de este sábado. Gara 2010eko apirilaren 14a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ Eragile eta norbanako ugari, Hezkuntza Deialdiarekin bat. Euskal Herriak Bere Eskola 2010eko martxoaren 9a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Rubalcaba pide a EA "prudencia" en su relación con Batasuna. Publico 2010eko apirilaren 6a (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).
- ↑ a b (PDF) Lortu Arte: Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak. Ezker Abertzalea eta Eusko Alkartasuna 2010-06-20 (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ EAk eta ezker abertzaleak elkarlanerako akordio estrategikoa sinatu dute, euskal estatua helburu dutela. Berria (Noiz kontsultatua: 2010-06-20).