Zurrunga
Zurrunga goiko arnasbidearen egituren bibrazioa eta honek sortutako soinua da, loa bitartean haize jarioaren buxadurak eragindakoa. Soinua edo zarata arina izatetik gogorra eta desatsegina izan daiteke, kasu larrienetan elkarbizitza arriskuan ipiniz. Nahastutako egituren artean ubula eta ahosabaiak ditugu, eta arrazoien artean hauek daude: Zintzurraren ahultasuna, masailezur edo barailaren jarrera okerra, lepoaren loditasuna eta sudurraren igarobidearen buxadura.
Zurrunga | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | respiratory signs and symptoms (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R06.5 |
GNS-9 | 786.09 |
DiseasesDB | 12260 |
MedlinePlus | 003207 |
eMedicine | 003207 |
MeSH | D012913 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Honen inguruko estatistikak kontraesankorrak dira, baina oso asaldura ohikoa dela esan dezakegu, tokien eta ikerketen arabera gizarte batzuetan pertsonen erdia ere kaltetzen duena, beti ere adin altuagoarekin maizago agertzen delarik.
Zurrungalariek ez dute zertan lotutako gaixotasunik eduki, baina hauetako batzuek loaren apnearen sindromea jasaten dute.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |