Zugarramurdiko Sorginen Museoa
Zugarramurdiko Sorginen Museoa Nafarroako Zugarramurdi udalerrian dagoen museo bat da. Induburua etxea eraikinean dago.
Zugarramurdiko Sorginen Museoa Induburua etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Zugarramurdi |
Koordenatuak | 43°16′N 1°32′W / 43.27°N 1.54°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2007ko uztailaren 20a |
Arkitektura | |
Webgune ofiziala | |
Museoaz gain Zugarramurdiko leizeak ere bisitatu daitezke, bata bertzearengandik hulbil baidaude.
Kokalekua
aldatuHerrigunean dago, Beitikokarrikaren 22. zenbakian.
Historia
aldatuEtxea antzinakoa da, museoa aldiz 2007ko uztailean inauguratu zen.
Museoa
aldatuMuseoak Zugarramurdiko memoria historikoa iraunarazi eta garai hartako jendearen bizimodua nolakoa zen erakutsiko duen lekua izan nahi du. Garai hartako gizarte-egoeraren, sorginenganako benetako izuaren, eta bere agintea nola edo hala inposatu nahi zuen inkisizioaren biktima izan ziren pertsonei, gizon-emakumeei, eskainitako omenaldia izan nahi du. Dolurako eta oroimenerako gunea, istorio interesgarriak zehatz-mehatz baina aldi berean modu atseginean eta erakargarrian kontatzeko gunea, argi eta obskurantismo ñabardurak emanez. Sorginen inguruan gaur egun arte izan den folklorismoa hautsi asmo du. Bertzelako errealitatea landu nahi du, gertakari sinesgaitzez akusaturik izan ziren, fantasiazko kontakizunetan sartu zituzten, eta azkenik sutan erreak izan ziren gizon-emakume haien errealitatea.
Horren guztiaren gibelean, elezaharrez eta mitologiaz beteriko mundu zoragarri bat dago. Protagonista nagusiak Mari eta Aker ditugu, festez eta erritu paganoz, eta herri-medikuntzak zuen sustrai luzeez inguraturik.
Florentzio Idoatek, Aita Barandiaranek, Julio Caro Barojak, Gustav Heninngsen, Jose Dueso, J. Paul Arzac eta Koro Irazokik, bertzeak bertze, egindako ikerketa-lanak oinarri izan dira bere ondarea babestea eta turismo-baliabideak lantzea bateratzen dituen proiektu honetan.
Zugarramurdiko sorginkeria prozesua
aldatuBestalde museoak 1610eko inkisizio-prozesuari buruzko erakusketa ere ikusgai du.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Zugarramurdiko Sorginen Museoaren webgunea (Gaztelaniaz) (Frantsesez)
- Zugarramurdiko Museoa eta Leizeen Facebook orrialdea (Gaztelaniaz)