Biologia zelular
Zitologia hitzak artikulu honetara dakar. Hitzaren beste erabileretarako ikus: Zitologia (argipena)
Zelulen biologia, biologia zelularra edo zitologia (grezierako kytos hitzetik, "edukiontzi") zelulak ikertzen dituzten diziplina zientifikoen multzoa da. Ikerketa-alor honek zelulen propietate fisiologikoak, egitura, barnean dituzten organuluak, ingurunearekin dituzten elkarrekintzak, bizitza-zikloa, zatiketa eta heriotza aztertzen ditu, bai maila mikroskopikoan zein molekularrean. Zelulen biologiaren ikerketak bakterioak eta protozooak bezalako organismo zelulabakarretik hasi eta ugaztunak bezalako organismo zelulanitz konplexuen zelula berezituak barne hartzen du.
Zelulen ezagutza oinarrizkoa da zientzia biologiko guztietarako. Bereziki garrantzitsua da esparru biomedikoan, esaterako minbizien ikerketarako eta garapen-biologiarako. Zelula guztien funtsezko antzekotasunak oinarri bateratua eskaintzen die genetika, biokimika, biologia molekularra eta immunologia bezalako alorrei.
Zelularen barneko egiturak
aldatu- Kloroplastoa - fotosintesia gauzatzen duen organulua (soilik landare-zeluletan dago)
- Zilioa eta flageloa- mugikortasuna eragiten duten egiturak
- Zitoplasma - zelula barruan organulu arteko espazioa betetzen duen likidoa
- Zitoeskeletoa - zelula barruko proteina-harizpiak
- Erretikulu endoplasmatikoa - proteinen sintesia egiteko funtzioa duena
- Golgi aparatua - proteinen glikosilazioa gertatzen den lekua
- Lipido-geruza bikoitza - zelularen mintza osatzen duen funtsezko egitura
- Zelula mintza - lipidoz eta proteinez osatutako hesia, zelula mugatzen duena
- Mitokondrioa - energia-ekoizlea
- Zelularen nukleoa - zelula eukariotikoetan kromosomak eta ADNa gordetzen dituen elementua
- Erribosoma - ARN eta proteinez osatutako konplexua, zeluletako proteina-sintesirako ezinbestekoa dena
- Besikula - zelula barruan mintz batez inguratutako esfera txikia
Zelulen biologiako zientzialariak
aldatu- Robert Hooke
- Anton van Leeuwenhoek
- Gregor Mendel
- Theodor Schwann
- Jean Baptiste Carnoy
- Peter Agre
- Günter Blobel
- Robert Brown
- Geoffrey M. Cooper
- Christian de Duve
- H. Robert Horvitz
- Marc Kirschner
- Ira Mellman
- Peter D. Mitchell
- Rudolf Virchow
- Paul Nurse
- George Emil Palade
- Keith R. Porter
- Jan Evangelista Purkyně
- Ray Rappaport
- Michael Swann
- Roger Y. Tsien
- Edmund Beecher Wilson
- Kenneth R. Miller
- Matthias Jakob Schleiden
- Yoshinori Ohsumi
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |