Zhangye Danxia geoparkea
Zhangye Danxia geoparkea (txinera tradizionalez: 张掖国家地质公园; pinyinez: Zhāngyè Guójiā Dìzhìgōngyuán) Txina ipar-mendebaldeko Zhangye prefektura hirian dagien geoparke probintziala da, bere arroka koloretsuengatik oso ezaguna. "Ostadarraren mendiak" ezizena jaso izan du sarritan[1].
Zhangye Danxia geoparkea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | naturagune babestua |
Azalera | 510 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 38°55′N 100°08′E / 38.92°N 100.13°E |
Kokapena | Linze County (en) |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Txinako probintzia | Gansu |
Geografia
aldatuQilian mendien iparraldeko hegian kokaturik dago, Linze eta Sunan konderrien artean[1]. Geoparkearen muina Zhangye hiritik 30 kilometro mendebaldera dago. 1.500 eta 2.500 altuerako lurraldea osatzen du eta hiru zatitan banatzen da; Linze Danxia, Binggou eta Sunan Danxia[2].
Paisaia
aldatu24 milioi urtetan sedimentatu eta gogorturiko hareharrien estratuek ehunka metrotako lodiera agertzen dute[3]. Plaken tektonikak eragindako mugimenduek arrokak altxatu zituzten eta ondoren atmosferako kanpo eragile geologikoek forma bereziak landu zituzten, dorreak, zutabeak, karkabak eta beste hainbat egitura sortuz.
Bi eremu ikusgarri bereizten dira geoparkean. Alde batetik muino koloretsuak daude eta bertan aipagarriena "zazpi koloreen ikuspegia" da. Bestetik Izotzezko Haranean (Binggou aldean) aurkitzen diren forma bereziko egiturak daude. Pagoda eta tenpluen itxura hartzen dutenez budistentzako haran berezia da[1].
Turismoa
aldatu2005 urtean Txinako paisaia ederrenen artean kokatu zuten eta 2009an Txinako Geografia Elkarte Nazionalak herrialde guztiko sei paisaia ederrenen artean sartu zuen. National Geographic aldizkariak ere munduko 10 Miragarri Geografikoen taldean sartu zuen[1].
Ordutik turismogune nazionala bihurtu da eta hainbat azpiegitura eraiki dira, bai eta ibilbideak markatu ere. 2014 urtean Binggou eremuan 100 milioi yuan inbertitu ziren[4].
Iruditegia
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d «Zhangye Danxia Landform Geopark, Rainbow Mountains, China» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ «甘肃纪检监察网|张掖丹霞国家地质公园» www.gsjw.gov.cn (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ (Ingelesez) «Colourful rock formations in the Zhangye Danxia Landform Geological Park» The Telegraph 2016-02-05 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).
- ↑ «张掖丹霞国家地质公园冰沟丹霞景区正式揭牌» news.ifeng.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-14).