[go: up one dir, main page]

Zazpiturri

Nafarroa Garaiko partzuergoa

Zazpiturri[1][a] (10. partzuergoa: Hiriberri-Jaurrieta) Nafarroa Garaiko partzuergo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

Zazpiturri
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
Udalerria 
Administrazioa
Motapartzuergo
Posta kodea-----
Geografia
Koordenatuak42°56′43″N 1°09′43″W / 42.94517297°N 1.16187332°W / 42.94517297; -1.16187332
Azalera0,61 km²
Garaiera950-1332 metro
Distantzia94,9 km (Iruñetik)
Datu gehigarriak
OharrakHiriberrik eta Jaurrietak administratua

Hiriberri eta Jaurrieta herriek partekatzen dute partzuergo hau.

Geografia

aldatu

Zazpiturri, Larraietaren ondoan, administratiboki Aezkoa-Zaraitzu ibarren dago eta geografikoki Zaraitzu ibaxan. Abodi mendilerroaren zati bat baso malkartsua da, Arburua lepotik eta Martxate menditik gertu.

Mugakideak

aldatu

Ingurune naturala eta kokapena

aldatu

Zaraitzu ibaxa geografiko gehienak flysch eozenoarren gainean modelatuta daude, ekialde-mendebalde norabidean oso aldenduta, eta forma leunak nagusitzen dira, kareharri eta kalkarenita tartekatuen barrei dagozkien erliebe indartsuagoek soilik eteten dituztenak. Sare hidrografikoak mozten dituenean, foku garrantzitsuak sortzen dira.

Klima eta landaredia

aldatu

Zazpiturriko klima mendialdeko klima atlantiarra da udalerri gehienean. Ibaxaren hegoaldean ezaugarri mediterraneoko klima nagusitzen da. Urteko batez besteko prezipitazioak ugariak dira, 1400 eta 1600 mm bitartekoak, eta batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradukoa. Urteroko egun euritsuak 130 egun izaten dira. Elurteak ere ugariak izaten dira neguan, eta egutera eta laiotzaren arteko alde termikoa nabaria da.

Zazpiturrik baso zabalak ditu, bertan pago, haritz eta basa pinuak daude. Horrez gain, birlandaturiko haritz amerikarrak eta pinu alertziar japoniarrak hartzen dituzte.

Estazio meteorologikoak

aldatu

Aezkoan dagoen Abaurregaina udalerrian, itsasoaren mailatik 1050 metrora, Nafarroako Gobernuak 1931an jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]

      Datu klimatikoak (Abaurregaina, 1981-2020)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 19.5 22.0 27.0 26.5 31.0 35.0 37.0 38.0 34.0 27.0 22.5 19.0 38.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.8 6.5 9.5 11.1 15.8 20.3 23.4 24.1 20.3 14.9 9.2 6.5 13.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.3 2.6 5.1 6.6 10.7 14.6 17.1 17.7 14.5 10.4 5.5 3.0 9.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.3 0.7 2.2 5.6 8.8 10.7 11.2 8.7 5.8 1.8 -0.5 4.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.0 -17.5 -16.0 -8.0 -5.0 -2.0 1.0 -1.0 -4.0 -5.0 -11.0 -12.0 -18.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 145.1 132.3 129.8 154.5 126.0 86.7 66.0 62.4 109.0 150.9 179.4 163.5 1505.6
Euri egunak (≥ 1 mm) 10.5 9.3 10.5 13.6 13.7 8.6 6.4 6.9 8.5 12.8 12.0 12.4 125.1
Elur egunak (≥ 1 mm) 5.4 5.7 4.4 3.3 0.7 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 2.4 4.1 26.3
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3]

Oharrak

aldatu
  1. /s̻as̻pitúri/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza hirugarren silaban

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Abaurregaina» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  3. Abaurregaineko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu