[go: up one dir, main page]

Zarikiegi Zizur Zendeako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 154 biztanle ditu. Nafarroako hiriburutik hamaika kilometrora dago, Erreniega mendilerroaren lehen maldetan eta itsasoaren mailatik 630 metro ingurura.

Zarikiegi
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Nafarroa

| herrialde bandera2 | izena = Nafarroa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaZizur zendea
Posta kodea31190
Herritarrazarikiegiar
Geografia
Koordenatuak42°44′51″N 1°43′22″W / 42.7475°N 1.7227777777778°W / 42.7475; -1.7227777777778
Demografia
Biztanleria178 (2020)
Zarikiegi 20-12-15

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Zarikiegi A-12 errepidearen ekialdean dago, iparraldean Gendulaineko herri hustuarekin egiten du muga, ekialdean Muru-Astrainekin, hegoaldean Erreniegarekin, eta ekialdean Espartza eta Arlegirekin. Azken bi hauek Galar Zendeako kontzejuak dira.

Demografia eta biztanleria

aldatu
Zarikiegiko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
48 73 96 106 114 117 139 154

Ondarea

aldatu
  • San Andres eliza: Erromanikoa. XIII. mendean egindako eraikina da eta Donejakue bidea albotik igarotzen denez, historian zehar erromesen geralekua izan da. Eliza nabe bakarrekoa da eta gurutzeria bakaneko harlandua dauka. Portada erromanikoa, landare itxurako kapitelak dauzka alboetan.
Eliza barruan, XVII. mendearen hasierako erretaula nagusi erromanista dago.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Kontzejuaren hegoaldean, Erreniega mendilerroan, EHN enpresak eraikitako parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 20,30 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Zarikiegiko jaiak ekaineko azken aurreko asteburuan ospatzen dira.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Zizur Zendea
Astrain | Baternain | Eriete | Gatzolatz | Gendulain | Larraia | Muru Astrain | Sagues | Undio | Zarikiegi | Zizur Txikia