Yuan T. Lee
Yuan Tseh Lee (txinera tradizionalez: 李遠哲; pinyinez: Lǐ Yuǎnzhé; Wade–Giles: Li³ Yüan³-che²; Hsinchu, Taiwan, 1936ko azaroaren 19a) Estatu Batuetako kimikaria da, jaiotzez txinatarra. Taiwango eta Kaliforniako Berkeleyko unibertsitateetan egin zituen kimikako ikasketak. 1986an, Kimikako Nobel saria jaso zuen, Dudley R. Herschbach eta John C. Polanyi kimikariekin batera, erreakzio kimiko dinamikoez eginiko ikerlanengatik.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu