Gudua baino lehen, indar kristauen artean tentsioak sortzen hasi ziren, batez ere Heraklio enperadorearen eta Vahanen artean, gertakariaren garapenean erabakigarria izango zena. Guduaren lehen lau egunetan egoera orekatua mantentzea lortu zen, eraso eta kontraeraso ugarirekin, baina bosgarren egunean, Vahan, baja ugari izan zituena, musulmanekin isilpean negoziatzen aritu zen. Honela, seigarren egunean hondar ekaitz bat gertatu zen, Vahanek bere tropekin erretiratzeko pausoa ematea eragin zuena. Honela ba, Arabiarrek etsaiaren alde egiteko aprobetxatu zuten, erromatarrek, presio horren aurrean, filak hautsi eta ihes egin zuten. Sortutako kaos honen ondorioz, sarraski handia gertatu zen.
- Akram, A.I (2004), The Sword of Allah: Khalid bin al-Waleed – His Life and Campaigns, 3.ed, ISBN 0-19-597714-9
- Kennedy, Hugh N. (2006), The Byzantine And Early Islamic Near East, Ashgate Publishing, ISBN 0-7546-5909-7
- Donner, Fred McGraw (1981), The Early Islamic Conquests, Princeton University Press, ISBN 0-691-05327-8
- Nicolle, David (1994), Yarmuk 636 A.D.: The Muslim Conquest of Syria, Osprey Publishing, ISBN 1-85532-414-8
- Kaegi, Walter Emil (1995), Byzantium and the Early Islamic Conquests, Cambridge University Press, ISBN 0-521-48455-3
- Treadgold, Warren (1997), A History of the Byzantine State and Society, Stanford University Press, ISBN 0-8047-2630-2