[go: up one dir, main page]

Yahya Abdul-Aziz Jemus Junkung Jammeh (Kanilai, 1965eko maiatzaren 25a) gambiar politikari eta militar ohia da, Gambiako estatuburua 1994-2016 bitartean.

Yahya Jammeh

(2014)
2. Gambiako presidentea

1996ko irailaren 29a - 2017ko urtarrilaren 19a
Dawda Jawara - Adama Barrow
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakYahya Abdul-Aziz Jemus Junkung Jammeh
JaiotzaKanilai (en) Itzuli1965eko maiatzaren 25a (59 urte)
Herrialdea Gambia
BizilekuaMongomo
Familia
AmaAsombi Bojang
Ezkontidea(k)Zeineb Jammeh (en) Itzuli
Tuti Faal (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWestern Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ofizierra eta serial rapist (en) Itzuli
Jasotako sariak
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioasunismoa
Alderdi politikoaAlliance for Patriotic Reorientation and Construction (en) Itzuli
statehouse.gm…

Agintaldia

aldatu

1994an iritsi zen boterera, Dawda Jawara estatu kolpe baten bidez boteretik bota ostean.[1] Herritarren etorkizuna hobetuko zuela eta desberdintasun sozialak eta ustelkeria amaituko zituela zin egin zuen; errealitatea, ordea, oso desberdina izan zen.[2] 2001eko, 2006ko eta 2011ko hauteskundeak irabazi zituen, baina nazioarteko erakundeek ez zituzten emaitzak onartu, eta oposizioak diktadorea izatea leporatu zion.[3]

2016ko abenduaren 1ean, 22 urteren ondoren, oposizioak irabazi zituen bozak; Alderdi Demokratiko Batuaren presidentegai Adama Barrow nagusitu zitzaion Jammehi, botoen % 43,9 eskuratuta. Jammehek botoen % 40,4 lortu zituen, eta azaldu zuen porrota onartuko zuela. Gerora, iritzia aldatu, eta botereari eustea erabaki zuen. Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Batasunak hertsatu zuen boterea utz zezan. Azkenik, 2017ko urtarrilaren 20an amore eman zuen, eta herrialdetik joan zen.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Gambiako estatu kolpea zuzendu zuena presidente. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko uztailak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-8).
  2. Perez Zala, Ander. Bi presidente, estatu bat. Berria, 2017ko urtarrilak 20, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-8).
  3. Rodriguez, Mikel. Gambiako Gobernuak ukatu egin du estatu-kolpe ahalegin bat gertatu dela. Berria, 2014ko abenduak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-8).
  4. Perez Zala, Ander. Jammehek amore eman du, eta Gambian aro politiko berri bat hasi da. Berria, 2017ko urtarrilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-8).

Kanpo estekak

aldatu