Xuan Xosé Sánchez Vicente
Xuan Xosé Sánchez Vicente (Xixon, Asturias, Espainia, 1949ko otsailaren 1) politikari, idazle eta saiakera-idazlea da. Partiu Asturianista alderdi politikoaren sortzaile eta presidentea da eta Academia de la Llingua Asturianaren kide ere.
Xuan Xosé Sánchez Vicente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1949ko otsailaren 1a (75 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Lehen hizkuntza | gaztelania asturiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, politikaria, erromanista eta filologoa |
Lantokia(k) | Asturiasko Printzerria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Partíu Asturianista |
Biografia
aldatuFilologia erromanikoan lizentziatua da Oviedoko unibertsitatean eta surdimientu edo asturierazko literaturaren berpizkundean parte hartu zuen. Xose Lluis Garcia Arias eta Lluis Xabel Alvarezekin Conceyu Bable sortu zuen eta Academia de la Llingua Asturiana sortu zenetik, haren kide da.
1974an sartu zen politikan Partido Socialista Popular (PSP) alderdian, zeinetan haren idazkari nagusia izan zen. PSOErekin bat egin zuen PSP alderdiarekin batera. Alderdi honekin, Piloñako zinegotzia, Cangues d'Oniseko barruti judizialaren ahaldun nagusia, Kontseilu Erregionaleko eta Batzar Nagusiaren kide izan zen. 1983an, bere eginkizunak amaitu zirenean, PSOE utzi zuen.
1985an, Xesus Cañedo eta Carlos Rubierarekin, Partiu Asturianista (PAS) sortu zuen eta harrezkero alderdi honen presidentea da. Batzarreko diputatua izan zen 1991tik 1999ra arte. 2004ean Union Asturianista koalizioaren sorrera bultzatu zuen.
Hogei liburu baino gehiago argitaratu ditu poesia, antzerki, entsegu eta ikerlanen artean. Gainera, azpimarratzekoa da Diccionariu de la Llingua Asturianan eginiko lana.
Bibliografia
aldatuEntsegua
aldatu- La cultura popular asturiana : unidá y pluralidá (1985)
- Diccionariu de la llingua asturiana (1988)
- El hilo de Ariadna: argumentos y propuestas para una política asturianista (1991)
- Crónica del surdimientu (1975-1990) (1991)
- Diccionariu asturianu–castellanu, castellanu–asturianu (1996)
- La cultura asturiana: dialéctica, narrática y proyectabilidá (1999)
- Teoría y práctica d'Asturies: (discursos y artículos) (1999)
Literatura
aldatu- Camín de señardaes: antoloxía poética, 1974–1979 (1980)
- Poemes de Xixon (1981)
- Cuentos de llingua afilada (1984)
- El Pelayu (teatru asturianu) (1985)
- De reidores costes (1988)
- Lluna llena (1990)
- ...Y de llastientes picos (1999)