[go: up one dir, main page]

Xipri Arbelbide

euskal idazlea

Xipri Arbelbide Mendiburu (Heleta, Nafarroa Beherea, 1934ko abenduaren 17a) euskal idazle, kazetari eta apaiza da. 1981ean Gure Irratiaren sorreran parte hartu zuen eta haren garapenean gero hainbat urtez. Ipar Euskal Herriko euskara hutsezko lehen irratia izan zen hori.[1] Eliza, euskara eta euskalduntasuna izan ditu bere bizitzako ardatz nagusi.[2]

Xipri Arbelbide

(2010)
Bizitza
JaiotzaHeleta1934ko abenduaren 17a (89 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaLyongo Unibertsitate Katolikoa
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Baouléa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, kazetaria, ekintzailea, apaiza eta irrati-esataria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Inguma: xipri-arbelbide Literaturaren Zubitegia: 147

Euskaltzain urgazlea (1987tik) eta ohorezkoa (2014tik) ere bada.

Biografia

aldatu

Haurtzaroan Heletan bizi izan zen. 2. Mundu Gerraren garaian eta alemanen okupazioan ere bai. Ikasketak misionistekin egin zituen gero; hamar urterekin Heleta utzi eta Tarnosera joan zen ikastera, artean gerra garaia zela.[3] 1957-1958an hamalau hilabete eman zituen Aljerian; han ikusitakoa Gerlako tresna bizidunak lanean jaso zuen. 1961ean Teologian lizentziatu zen Lyonen (Lyoneko Unibertsitate Katolikoa); Naoned (Bretainia) eta Belgikan ere ikasketak egin zituen. Boli Kostan 1964 eta 1975 artean ibili zen misiolari eta irakasle; hango esperientziaz frantsesez (Les Baoulés d'après leurs Dictons et Proverbes) zein euskaraz (Afrikako "Salbaien" zuhurtzia) idatzi zuen. 1976an Parisen École des Hautes Études en Sciences Sociales diploma atera zuen. 1977 eta 1982 artean Uharte Garaziko apaiz ibili zen eta 1998an Aiherra-Izturitzekoa izendatu zuten.

Kazetaria

aldatu

1981etik kazetari lanetan ari da, nahiz eta Teologian lizentziatu baino lehen dagoeneko Herrian kolaboratzen zuen. Gure Irratiaren sortzaileetakoa da eta beste Euskal Irratietan kolaboratzailea da. Herriz Herri (1981ean jaioa eta 10 urtez iraun zuena) eta Fededunak aldizkarien sortzailea ere izan zen.

Bere kolaborazioak (kazetaritza, iritzia, ikerketa...) hainbeste hedabidetan idatzi ditu: Argia, ASJU, Deia, Diario Vasco, Egan, Egin, Eguna, Euskaldunon Egunkaria, Gazte, Euskera, Eusko Ikaskuntza, HABE, Hemen, Herria, Herriz Herri, La Semaine du Pays Basque...

1991ean Rikardo Arregi sariaren barruan ohorezko aipamena eman zioten bere urte luzeetako lanagatik. 1998an bere apaiz lanetan gehiago zentratzeko kazetaritza lana utzi zuen, kolaborazioak egiten segitzen badu ere.

Euskaltzaina (1987etik)

aldatu

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 1987ko uztailaren 24an, eta ohorezko , 2014ko maiatzaren 30ean. Lexiko Ebazpenen Finkapena batzordean (LEF) aritu zen 1993 eta 1995 urteen artean.[4]

« - Zein izan dira zu markatu zaituzten erreferenteak, eta Ipar Euskal Herria markatu dutenak?

- Lehena Piarres Xarriton. Euskal Munduan sartu nintzen berari esker, eta gaur egun ezagutzen dugun Euskal Herriaren zati bat horrelakoa da berari esker. Ekonomia arloan inportantea izan zen Jean Errekart, barnealdeko laborantza munduarentzat. Politikan, Mixel Labegerie, euskal nortasuna pizten lagundu zuelako. Kulturan, Piarres Lartzabal, abertzale ez ziren anitz abertzaletu zirelako haren antzerkiei esker.

Laurek lagundu zuten jendeen mentalitatea aldatzen. Badira ere gehiago: Piarres Lafitte, Marc Legasse, Telesforo Monzon, Mixel Berhokoirigoin...

»

Xipri Arbelbide[5]


Idazlanak

aldatu

Eleberria

aldatu

Narrazioa

aldatu

Kronika

aldatu

Saiakera

aldatu

Poesia

aldatu

Kronika

aldatu

Itzulpenak

aldatu

Beste lan batzuk

aldatu

Frantsesez

aldatu

Sariak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Enzunza Mallona, Olatz. (2023-08-04). «Xipri Arbelbide idazlearen ibilbidea du ardatz nagusi 'Jakin'-en 254. zenbakiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  2. Agirre, Lorea. (2023-01-01). «Zuzendariaren hitzak» www.jakin.eus (jakin): 7-8. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  3. Aizpuru Ostolaza, Jose Luis. (2023-01-01). «Xipri Arbelbideri elkarrizketa - Jakin.eus» www.jakin.eus: 11-66. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  4. «Arbelbide Mendiburu, Xipri» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).
  5. Aizpuru Ostolaza, Jose Luis. (2023-01-01). «Xipri Arbelbideri elkarrizketa - Jakin.eus» www.jakin.eus: 11-66. (Noiz kontsultatua: 2023-08-03).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu