Xhosera
Xhosera[1] Afrikako hegoaldeko hizkuntza bat da, bantu familiakoa (swahilia bezala), Hegoafrikako hizkuntza nagusietako bat, ingelesarekin eta zuluarekin batera. Hiztunak Hegoafrikako biztanle guztien bostena dira, eta nagusiki Lurmutur Ekialdeako eskualdean bizi dira, bai eta Lurmutur Mendebaldean ere.
Xhosera | |
---|---|
isiXhosa — IsiXhosa | |
Hiztunen geografia. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Hegoafrika, Lesotho |
Hiztunak | 7-8 milioi |
Eskualdea | Afrikako Hegoaldea |
Araugilea | Pan South African Language Board (en) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Congo (en) Benue–Congo (en) Bantoid (en) Southern Bantoid (en) Bantu hizkuntzak East Bantu (en) Southern Bantu (en) Nguni (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua, hizkuntza eranskaria eta hizkuntza tonala |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | xh |
ISO 639-2 | xho |
ISO 639-3 | xho |
Ethnologue | xho |
Glottolog | xhos1239 |
Wikipedia | xh |
Linguasphere | 99-AUT-fa |
ASCL | 9237 |
IETF | xh |
Aldaera nagusiak
aldatu- Ngqika / Rharhabe (estandar edo batua).
- Thembu.
- Bhaca.
- Hlubi.
- Mfengu.
Historia
aldatu1859an Bibliaren lehen itzulpena egin zuten; Henry Hare Dugmore misiolari eta hizkuntzaren sustatzaile zuria egileetako bat zen.
1953an haren erabilera legez arautu zuten lehen aldiz, eta apartheidaren ostean hezkuntzan eta hedabideetan sartu, besteak beste South African Broadcasting Corporation kate publikoan.
2017an, xhoseraz egindako lehen doktore tesia defendatu zuen Nompumelelo Kapa ikasleak[2][3].
Esamoldeak
aldatu- Molo - Kaixo (pertsona bati)
- Molweni - Kaixo (pertsona bat baino gehiagori)
- Unjani? - Zer moduz? (pertsona bati)
- Ninjani? - Zer moduz? (pertsona bati baino gehiagori)
- Ndiphilile - Ondo nago
- Siphilile - Ondo gaude
- Ngubani igama lakho? - Zein da zure izena?
- Unangaphi? - Zenbat urte dituzu?
- Malini na? - Zenbat balio du?
- Yintoni le? - Zer da hau?
- Ngubani ixesha? - Zer ordu da?
- Kuyabanda ngaphandle! - Hotza dago kanpoan!
- Enkosi - Eskerrik asko
- Uxolo - Barkatu
- Ngxesi - Sentitzen dut
- Nceda - Mesedez
- Andiqondi / Andikuva - Ez dut ulertzen
- Andiyazi - Ez dakit
- Ndithetha isiXhosa kancinci nje - Xhoseraz pixka bat bakarrik hitz egiten dut
- Ndiyagoduka ngoku - Etxera noa orain
- Intwasahlobo ifikile - Udaberria heldu da
- Ndihamba ngebhasi - Autobusez noa
- Ndilahlekile - Galduta nago
- Ndingakwenzela ntoni? - Laguntza behar duzu?
- Vula iincwadi zakho - Ireki zeure liburua (pertsona bati)
- Vulani iincwadi zenu - Ireki zeuen liburuak (pertsona bati baino gehiagori)
Hiztun ezagunak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ 53. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-03-10).
- ↑ Lehenengo tesiak xhoseraz. (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Brown, Stacy M.. (2018-10-23). «South African Student Makes History by Using Official Language in Thesis» Black Press USA (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez)Xhoseraz Ethnologue.org webgunean