Willard Van Orman Quine
Willard Van Orman Quine (Akron, Ohio, 1908ko ekainaren 25a - Boston, Massachusetts, 2000eko abenduaren 25a) estatubatuar filosofoa izan zen.
Logika matematikoan egindako lanagatik eta ezagutzaren teoria gisa pragmatismoari egindako ekarpenengatik da ezaguna. Oberlin Collegen eta Harvardeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Harvarden irakasle izan zen. Quinek dio hizkuntza erabiltzeko moduak zehazten duela zer motatako gauzak existitzen diren esan beharra. Era batera eta ez bestera hitz egiteko justifikazioa, ideia-sistema bat eta ez beste bat hartzeko justifikazioa bezala, agerpen erabat pragmatikoa da Quinerentzat. Halaber, Quine ezaguna da baieztapen sintetikoen (proposizio enpirikoak edo gertaeretan oinarrituak) eta baieztapen analitikoen (proposizio nahitaez egiazkoak) arteko banaketa tradizionala kritikatzeagatik. Quinek multzoen teoriari, klaseen arteko harremanarekin zerikusia duen matematika logikoaren adar bati, egin dizkio ekarpen nagusiak. Lan aipagarrienak hauek ditu: Logika matematikoa (1940), Ikuspegi logiko batetik (1953), Hitza eta objektua (1960), Multzoen teoria eta haren logika (1963) eta Esentziak: filosofia hiztegi bat tarteka (1987).
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.