Wilhelm Raabe
idazle alemaniarra
Wilhelm Raabe (Eschershausen, Braunschweig, 1831ko irailaren 8a - Braunschweig, 1910eko azaroaren 15a) alemaniar eleberrigilea izan zen. 1857. urtean argitaratu zuen lehen eleberria: Die Chronik der Sperlingsgasse (Txantxangorrien kaleko kronika), Jakob Corvinus ezizenaz. Eleberri eta kontakizun-liburu ugari idatzi zituen, erdi mailako gizartearen arazoak eta gorabeherak azaltzen zituztenak. Lan nagusiak: Die Leute aus dem Walde (1863, Basoko biztanleak), Der Hungerpastor (1864, Artzain gosetia), Abu Telfan (1868), Schüdderump (1870), Horacker (1876), eta Des Reiches Krone (1873, Inperioko koroa).
Wilhelm Raabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Wilhelm Karl Raabe |
Jaiotza | Eschershausen, 1831ko irailaren 8a |
Herrialdea | Brunswickeko Dukerria |
Heriotza | Brunswick, 1910eko azaroaren 15a (79 urte) |
Hobiratze lekua | Brunswick |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta margolaria |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Jakob Corvinus |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.