Weddell itsasoa
Weddell itsasoa[1] Hego Ozeanoaren zati bat da. Bere mugak Coats Lurra eta Penintsula Antartikoko kostaldeek sortzen duten badian daude. Itsasoaren hegoaldeko aldea, ia Elephant uharteraino, izotzez beterik dago, eta Filchner-Ronne Izotz Langa deritzo. 2.000 kilometroko zabalera du eta 2,8 milioi km²-ko area.
Weddell itsasoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | itsaso marjinal |
Azalera | 2.800.000 km² |
Sakonera | 6.820 m |
Eponimoa | James Weddell (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 73°S 45°W / 73°S 45°W |
Honen parte da | Ozeano Australa |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
James Weddell britainiar marinelak itsasoari bere izena eman zion 1823an 74° hegoaldera ailegatu zenean. Gero William S. Bruce eskoziarrak 1902 eta 1904 artean itsasoa esploratu zuen.
Itsaso honetan Shackletonen itsasontzia, Endurance, izotzean harrapaturik geratu zen 1915ean.
Adituek diote Gondwanaren haustura Weddell itsasoan hasi zela.
Erresuma Batuak eta Argentinak eskualdearen jabetza aldarrikatzen dute, Britaniar Antartikorako eta Argentinar Antartikorako, hurrenez hurren.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).