Wag the Dog
Wag the Dog (euskaraz literalki Astindu txakurra) 1997ko Barry Levinson estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako komedia beltzezko film bat da. 1993ko Larry Beinhart idazlearen American Hero eleberriaren egokitzapena da. Dustin Hoffman, Robert De Niro, Anne Heche, Denis Leary eta William H. Macy aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuAEBetako Hauteskundeak ospatzeko egun gutxi batzuk falta direla, AEBetako presidentearen sexu eskandalu bati buruzko albistea jakiten da. Jendearen harreta desbideratu eta gai desatsegin eta batez ere politikoki komenigarria ez den hau ezkutatzeko asmoz, AEBetako Gobernuak nazioarteko gatazka bat asmatuko du. Horretarako, presidentearen kontseilarietako bat (Robert De Niro) Hollywoodeko ekoizle batekin (Dustin Hoffman) harremanetan jarri eta ke kortina bat asmatu dezan aginduko dio: Albaniarekin gerra bat dagoela asmatu eta irudikatzea, honela AEBetako presidenteak telebista kamera guztien aurrean gatazka horri amaiera jarri, denen begibistan heroi gisa gelditu eta bere Hauteskundeetarako hautagaitza irabazle suertatu dadin.
Aktoreak
aldatu
|
|
Kanpo estekak
aldatu- Wag the dog filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)