Voronezh
Voronezh[1] (errusieraz: Воро́неж, ahoskera: vɐˈronʲɪʂ) Errusiako mendebaldeko hiri bat da, Voronezh oblastaren hiriburua. Voronezh ibaiaren ertzean dago, Moskutik 467 km hego-ekialdera. 2010ean 889.680 biztanle zituen.[2]
Voronezh Воронеж | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Voronezh hiriko Petrovski parkea. Irudi gehiago | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Errusia | ||
Errusiako oblastak | Voronezh oblasta | ||
Hiri okruga | Voronezh Urban Okrug | ||
Alkatea | Gusev Alexander | ||
Izen ofiziala | Воронеж | ||
Jatorrizko izena | Воронеж | ||
Posta kodea | 394000–394095 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 51°40′18″N 39°12′38″E / 51.6717°N 39.2106°E | ||
Azalera | 601 km² | ||
Altuera | 140 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.051.995 (2023ko urtarrilaren 1a) −5.686 (2021) | ||
Dentsitatea | 1.764 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1586 | ||
Telefono aurrizkia | 473 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Charlotte, Chongqing, Brno, Homel, Wesermarsch barrutia, Sliven, Leon, Gorzów Wielkopolski eta Luhansk | ||
http://www.voronezh-city.ru/ |
Historia
aldatu1586an eraiki zuten hiria, tartariarrek Don ibaiaren inguruan Errusiari egiten zizkioten erasoei eusteko gotorlekutzat. XVIII. mendean industria indarra hartzen hasi zen. Bi mende geroago, Bigarren Mundu Gerran, naziek hiriaren parte bat hartu zuten, baina ez zuen garrantzia galdu hiriak.
Ekonomia
aldatuIndustria da ekonomia-jarduera nagusia (kimika, mekanika eta janari-industriak, batez ere). Voronezh hiritik hurbil Novovoronej zentral nuklearra dago.
Klima
aldatuVoronezhek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Voronezh) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.0 | 11.0 | 18.0 | 28.5 | 35.7 | 38.9 | 40.1 | 40.5 | 31.9 | 26.5 | 18.1 | 12.2 | 40.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -3.4 | -3.0 | 2.9 | 13.8 | 21.1 | 24.4 | 26.6 | 25.5 | 18.9 | 10.9 | 2.3 | -2.5 | 11.5 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -6.1 | -6.5 | -1.0 | 8.3 | 14.8 | 18.5 | 20.5 | 19.2 | 13.3 | 6.9 | -0.4 | -5.0 | 6.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -8.8 | -9.3 | -4.2 | 3.6 | 9.3 | 13.2 | 15.2 | 13.7 | 8.7 | 3.6 | -2.6 | -7.6 | 2.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -36.5 | -36.2 | -32.0 | -16.8 | -3.3 | -1.6 | 5.0 | 0.4 | -5.2 | -15.2 | -25.1 | -33.4 | -36.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 42 | 37 | 33 | 38 | 46 | 74 | 62 | 54 | 61 | 50 | 46 | 44 | 587 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 9 | 7 | 7 | 8 | 7 | 9 | 10 | 7 | 8 | 7 | 10 | 11 | 100 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3] | |||||||||||||
Iturria (2): World Meteorological Organization (NBE) [4] |
Herri eta hiri senidetuak
aldatuData | Hiria | |
---|---|---|
1968 | Brno, Txekiar Errepublika[5] | |
1989 | Wesermarsch, Alemania | |
1991 | Charlotte, Ipar Carolina, AEB | |
1992 | Chongqing, Txina | |
1995 | Sliven, Bulgaria | |
1996 | León, Espainia[6] |
Iturria:[7]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Pogoda.ru.net. .
- ↑ NBE. (2011ko ekaina). World Weather Information Service – Voronezh. .
- ↑ © 2006–2009 City of Brno. Brno - Partnerská města. .
- ↑ «Ciudades y pueblos se benefician del hermanamiento con otros territorios» La Razón.
- ↑ http://www.voronezh-city.ru/index.php?r=hist&d=613