Urturi
Urturi Arabako Bernedo udalerriaren hegoaldean dagoen herria da, bigarren populatuena dena herriburuaren ondoren. Izkiko natura parkearen barruan kokatuta dagoenez, naturak eta golf zelai batek bisitariak ere erakartzen ditu.
Urturi | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Bernedo |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°39′24″N 2°30′24″W / 42.65667°N 2.50667°W |
Garaiera | 775 m |
Demografia | |
Biztanleria | 73 (2022) |
Historia
aldatuXIII. mendean "Fortuuri" izena jaso zuten, Fortuño jaunarekin etimologikoki lotutakoa, eta XVII. mendean aldiz "Orturi", Ortuño jauna zela-eta.
1789an ekialdean mugakide duen Kintatik independizatu zen. Ostera ere Kintapera pasatuta, hala mantendu zen 1965ean udalerri hau Bernedorekin fusionatu arte.
Demografia
aldatuUrturiko biztanleria |
---|
Garraioa
aldatuEskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ondarea
aldatuHirutasun Guztiz Santuaren parrokia-eliza XVI. mendekoa da, eta herriko enparantzan kokatuta dugu, arkupeak eta iturria dituen etxe ikusgarri baten moduan.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
- (Gaztelaniaz)Izki Golfen webgunea
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |