[go: up one dir, main page]

Ulan-Ude

Errusiako hiria

Ulan-Ude[1] (errusieraz: Ула́н-Удэ́; buriateraz: Улаан-Удэ, Ulaan Üde), antzina Verkh-Udinks[2], Errusiako hiria da, Buriatiako Errepublikaren hiriburua. Siberiako hegoaldean dago, Uda eta Selenge ibaien elkargunean, Khamar-Daban eta Tsagan-Daban mendiguneen arteko haran sakon batean[3]. 2010ean 404.426 biztanle zituen[4] eta ekialdeko Siberiako hirugarren hiririk handiena zen.

Ulan-Ude
Улаан Үдэ
hiri/herria
Hiriaren erdialdea Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Errusia
Sorrera1666
AlkateaAleksandr Gołkow (en) Itzuli
Izen ofizialaУлан-Удэ
Jatorrizko izenaУлаан Үдэ
Posta kodea670000–670099
Geografia
Koordenatuak51°49′38″N 107°36′23″E / 51.8272°N 107.6064°E / 51.8272; 107.6064
Map
Azalera347,6 km²
Altuera500
Demografia
Biztanleria439.128 (2020)
0 (2020)
Dentsitatea1.263 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1666
Telefono aurrizkia3012
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakTaipei, Berkeley, Elista, Omsk, Changchun, Simferopol, Yeongwol County (en) Itzuli, Yamagata, Ulanqab, Ulan Bator, Rumoi, Manzhouli (en) Itzuli, Lanzhou, Hulunbuir, Hohhot, Haeju (en) Itzuli, Erenhot (en) Itzuli, Erdenet, Donetsk, Darkhan eta Anyang (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialaBuriatera eta errusiera
http://www.administration.u-ude.ru/

Ulan-Udek estepako klima hotza (BSk) du, Köppen klima sailkapenaren arabera. Negu luze, hotz eta idorrak izaten dira, eta uda laburrak baina oso beroak.

      Datu klimatikoak (Ulan-Ude)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) -0.4 8.4 18.4 26.4 34.5 40.0 39.5 39.7 32.2 24.7 10.4 5.2 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −17.9 −10.9 −0.3 9.8 18.7 24.5 26.6 23.6 16.5 6.9 −5.0 −14.6 6.5
Batez besteko tenperatura (ºC) −23.4 −17.9 −7.4 2.4 10.6 16.9 19.8 17.1 9.6 0.7 −10.1 −19.3 -0.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −27.6 −23.9 −13.7 −3.7 3.6 10.5 14.2 11.8 4.3 −4.0 −14.2 −23.2 −5.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −54.4 −44.9 −40.4 −28.0 −15.1 −3.9 1.2 −4.0 −11.4 −27.9 −38.0 −48.8 −54.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 5 3 3 6 18 43 65 68 28 7 10 9 265
Eguzki orduak 114.7 155.4 226.3 249.0 288.3 288.0 269.7 248.0 210.0 167.4 114.0 93.0 2423.8
Iturria (1): Погода и Климат [5]
Iturria (2): Hong Kong Observatory (eguzki-orduak).[6]

Garraioak

aldatu

Uda eta Selenge ibaiek bat egiten duten lekuan portua dauka. Gainera, Pekinera doan trenbide-linea igarotzen da Ulan-Ude hiritik, baita trenbide Transiberiarra ere.

Ekonomia

aldatu

Industria-jarduera nagusiak: elikagaigintza, larru-ontzea, zerrategiak, kristalgintza, adreilugintza eta trenbideetarako gaiak eta ekipamendua.

Historia

aldatu
 
1790eko armarria

Hiria 1666. urtean sortu zuten, kosakoek negua igarotzeko kuarteltzat. Errusia, Txina eta Mongoliaren arteko merkataritza-bideetan zegoenez, hiria hazi egin zen.

XIX. mendean trenbidea eraiki zutenean hiria garrantzi handia hartzen joan zen, eta 1923. urtean Buriatiako Sobietar Errepublika Sozialistako hiriburu egin zuten. 1880. urtean 3.500 biztanle inguru zeuden, eta 1939.ean 126.000 inguru.

1934. urtean ipini zioten hiriari gaurko izena, "Ulan-Ude"; lehenagoko izena Verkhneudinsk (Верхнеу́динск) izan zen.

Herri eta hiri senidetuak

aldatu

Ulan-Ude ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu