Txema Auzmendi
kazetari espainiarra
Txema Auzmendi Larrarte (Ordizia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 20a) jesuita eta kazetaria da. Euskalgintzan egin duen lanarengatik da ezaguna.
Txema Auzmendi | |
---|---|
(2019) Txema Auzmendi 2019an Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1949ko urriaren 20a (75 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Kazetaritza lanei 1988an ekin zien. Egunkaria Sortzen taldeko bultzatzaileetariko bat izan zen eta Euskaldunon Egunkariaren sorreran hasiera–hasieratik parte hartu zuen.
"Egunkaria" kasua
aldatuSakontzeko, irakurri: «Euskaldunon Egunkariaren itxiera»
Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak 2003ko otsailaren 20an, eta jesuita euskalduna atxilotu eta 20 egun egin zituen preso. Azkenean, 2009ko abenduaren 15ean hasi zen epaiketa. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2010eko apirilaren 12an absolbitu zuen Azurmendi, egunkari hartako Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Xabier Oleaga eta Joan Mari Torrealdai lankideekin batera.
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Txema Auzmendiren biografia[Betiko hautsitako esteka], Euskonews Gaztea astekarian.
- Biografia laburra, Berria egunkarian.