[go: up one dir, main page]

Trabzon

Trebisonda» orritik birbideratua)

Trabzon[1] (historikoki Trebizonda[2], grekoz Trapezous) Turkiako ipar-ekialdeko hiria eta portua da, bai eta izen bereko probintziako (4.938 km2 eta 737.700 biztanle) hiriburua ere. Itsaso Beltzaren ertzean dago. 143.941 biztanle ditu.

Trabzon
Trabzon
Trebizonda
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Turkia
Ordu eremuaUTC+2 (udan UTC+3)
Izen ofizialaTrabzon
Трабзон
Трапезунд
Jatorrizko izenaTrabzon
Posta kodea61000
Geografia
Koordenatuak41°00′18″N 39°43′21″E / 41.005°N 39.7225°E / 41.005; 39.7225
Map
Azalera258,7 km²
Altuera0 m
Demografia
Biztanleria824.352 (2023)
7.668 (2021)
Dentsitatea176 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia462
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakZanjan, Raxt, Amasya, Dortmund, Batumi, Sotxi eta Bixkek
Hizkuntza ofizialaturkiera
trabzon.bel.tr

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Trebizondako Inperioa»

Greziak Sinopen zuen Trapezous koloniari dagokio, eta Trebizondako greziar erresumako hiriburua izan zen. 1204. urtean sortu zen erresuma, eta Androniko I.a Konmeno enperadorearen biloba Alexis I.a Konmenok enperadore izendatu zuen bere burua, hartara Trebizondako erregeen dinastiari hasiera emanez. Bizantziar erresuma birkonkistatzen saiatu zen, bere anaia David aldi berean latinoen eta Nizeako enperadorearen aurka borrokatzen ari zen artean. Alexisek Krimea konkistatu zuen, eta merkataritza-harremanak estutu zituen Genoako portuarekin. 1258. urtetik aurrera, Bagdad suntsitua gertatu ondoren, Indiarako merkataritza-ibilbidea aldatu zuten, eta Itsaso Gorritik Trebizondarako ibilbidea bultzatu. Hala, bi mendez iraun zuen Trebizondako erresumak. Alexo II.a Konmenoren agintaldian (1297-1330) izan zuen erresumak oparotasun-maila garaiena, eta handik aurrera etengabeko gainbehera hasi zen. Genoarrak eta veneziarrak nagusituz joan ziren merkataritza-alorrean, eta Alexo III.a Konmenoren agintaldia izan zen (1349-1390) erresumak izan zuen azken bakealdia. XV. mendearen hasierarako otomandarren mende zegoen.

      Datu klimatikoak (Trabzon)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.3 26.4 33.1 35.0 37.8 35.9 37.0 34.8 33.2 32.7 30.3 26.4 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.8 10.9 12.3 15.8 19.1 23.5 26.3 26.9 23.9 20.1 16.2 12.9 18.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.4 4.3 5.6 8.8 12.8 16.9 20.0 20.3 17.2 13.5 9.3 6.3 11.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -4.6 -6.1 -5.0 -2.0 5.4 10.3 13.5 13.8 9.4 3.8 1.0 -3.1 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.0 60.7 58.8 58.8 50.9 49.2 37.3 46.5 77.0 119.5 100.2 83.5 816.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 13.1 12.6 13.9 14.6 13.2 11.3 8.4 9.7 12.0 13.6 13.1 13.0 148.5
Eguzki orduak 83.7 89.6 105.4 129.0 176.7 210.0 179.8 167.4 150.0 133.3 108.0 80.6 1613.5
Hezetasuna (%) 69 69 73 75 77 75 73 73 74 73 70 68 72.4
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [3]
Iturria (2): Weatherbase [4]

Ekonomia

aldatu

Jarduera handiko portua du. Nekazaritza-produktuen merkataritza (tabakoa, artilea, soja, tea), industria (tabakogintza, ehungintza, altzairugintza, ardogintza, janari-industria) eta turismoa dira ekonomia-jarduera nagusiak. Unibertsitatea eta aireportua baditu.

Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Trebizondaren kokapena antzinako mapa batean

Aipagarriak dira bizantziarren garaiko harresiak, Leontocastrongo gaztelua, Commeni jauregiaren hondakinak, XIII. mendeko eliza bizantziarrak (hala nola, Hagia Sofia) eta XVI. mendeko meskitak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu