Tolosako Unibertsitatea
Tolosako Unibertsitatea (edo UT) (frantsesez: Université de Toulouse) Midi-Pyrénéesko hiriburuaren goi hezkuntza eta ikerkuntzaren zentroen multzoa da, Frantzia osoko bosgarren garrantzitsuenetarikoa dena. 1229an Erramun VII.a Tolosakoak jada Universitas Tolosatibus izeneko erakundea sortu zuen Meaux tratatuaren ondoren. 1969an desagertu zen eta hiru zentro berri sortu ziren. 2007an berriro batu zituzten zentrook erakunde berri batean eta 2023an izena berreskuratu zuten, beti ere unibertsitate eta ikasketa zentroen multzo izaera horri eutsita.
Tolosako Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | unibertsitatea |
Herrialdea | Frantzia |
Jarduera | |
Kidetza | Coalition for Advancing Research Assessment (en) |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1229 |
Sortzailea | |
Desagerpena | 1969 |
webgune ofiziala |
Historia
aldatu1793ko iraultzan unibertsitatea bertan behera utzi zuten autoritate berriak eta berriz sortu zen 1986ean, goi mailako ikasketak berrantolatu zirenean. Azkenik, izen horrekin, 1969 desagertu zen eta hiru unibertsitate berri sortu ziren. 2007an berriro batu zuten Ikasketa eta ikerketa multzoa batuz Université fédérale Toulouse Midi-Pyrénées izenarekin. 2023ko urtarrilaren 1ean Tolosako Unibertsitate (frantsesez: Université de Toulouse) berria sortu zen; nolabait, izen zaharra berreskuratu zuten nahiz eta juridikoki, beste unibertsitate ezberdin bat den. Gaur egun, hiru unibertsitate, hainbat institutu eta irakaskuntza zentrok osatzen dute talde unibertsitarioa[1]. Unibertsitateak dira: Université Toulouse Capitole; Université Toulouse II - Jean Jaurès (edo UT2), eta aurretik Université de Toulouse-Le Mirail izena zuena, eta Université Toulouse-III-Paul-Sabatier.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Les établissements et organismes de l'Université de Toulouse | Université de Toulouse» www.univ-toulouse.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-21).
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)Unibertsitatearen webgunea
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |