Tonalita
Tonalita arroka igneo plutoniko feltsiko faneritiko bat da. Feldespatoak agertzen dira, batez ere andesina eta oligoklasa eran. Kuartzoa %20tik gora agertzen da eta feldespato potasikoak erresidualak dira.
Tonalita | |||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Andesina Oligoklasa Kuartzo Anfibolak Piroxenoak | ||
Dentsitatea | 2,8 g/cm3 |
Anfibolak eta piroxenoak akzesorioak dira, baina ohikoak.
Klasifikazio zaharretan tonalita kuartzoa %5etik gora zuten, baina gaur egungo sailkapenetan %5etik %20ra doazenak kuartzo diorita gisa sailkatzen dira.
Orokorrean biotita izaten dute, eta hau ez denean agertzen trondhjemita izango dugu, tonalita argi bat.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |