Tito Aureliano
Tito Aureliano Neto edo, besterik gabe, Tito Aureliano (Recife, 1989ko abenduaren 28a) brasildar paleontologo, zientzia dibulgatzaile eta idazlea da.
Tito Aureliano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Recife, 1989ko abenduaren 28a (34 urte) |
Herrialdea | Brasil |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Aline Ghilardi (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Campinas (en) |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | researcher (en) , paleontologoa, geologoa, zientzia-dibulgatzailea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Universidade Federal de São Carlos (en) (2017ko otsailaren 15a - 2019ko abenduaren 1a) Federal University of Rio Grande do Norte (en) (2019ko abenduaren 1a - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Bizitza
aldatuRecifen jaio arren, Tito Aureliano Brasilian hazi zen gurasoekin eta arreba batekin. Haurtzaroan paleontologiarekiko interesa piztu zitzaion[1]. Hasiera batean Brasiliako Unibertsitatean ikasi zuen, eta azkenean geologian lizentziatu zen Pernambucoko Unibertsitate Federalean. Geroago masterra eta doktoretza egin zituen Campinas Estatuko Unibertsitatean[2]. Ehun fosilizatuen ikerketan zentratzen da eta bere doktore-tesian dinosauroen arnas-aparatuaren eboluzioa aztertu zuen[3][4].
2010eko urtarrilean Aline Ghilardi paleontologoak sortutako Colecionadores de Ossos blogeko taldean sartu zen[5]. 2014an bloga YouTubeko kanal bihurtu zen eta laster genero horretako ekoizpen nagusietako bat izatera iritsi zen Brasilen[6]. 2015ean, Titok Dino Hazard: Realidade Oculta liburua kaleratu zuen[5][7].
Purussaurus espeziearen eta sousatitan titanosauroaren fibularen azterketan parte hartu du[8][9][10][11]. Berak eta bere lankideek dinosauro baten kanal baskularren barruan aurkitutako lehen parasito fosilizatuak deskribatu dituzte, eta horrez gain, 83 milioi urteko hezur-ehun fosilizatuan osteomielitisaren garapena[12] eta Ibirania titanosauro espeziea[13][14]. Argitalpen zientifikoak egin ditu, besteak beste, Nature, Plos, Wiley eta Elsevier aldizkarietan[3][12][8]. Zientzia dibulgatzen du, eta bere estudioak literatura, ikus-entzunezko materiala eta jokoak ekoizten ditu[15].
Aline Ghilardik bultzatutako #UbirajaraBelongstoBR kanpainaren sustatzaile handienetako bat da[16][17].
2020az geroztik, Rio Grande do Norteko Unibertsitate Federaleko DINOlab - Aniztasuna, Iknologia eta Osteohistologia Laborategiko koordinatzaileetako bat da, Aline Ghilardirekin batera[18].
Tito Aureliano pertsona autista da[1]. Aline Ghilardirekin ezkonduta dago[17].
Lanak
aldatu- Mesozoic tales (mahai-jokoa, 2012)
- Tolices. Perdição. Enfim, Amor (2015)
- Dino Hazard: Realidade Oculta (2016)
- Dino Hazard: Comics - Vol.1 (eleberri grafikoa, Márcio L. Castrorekin batera, 2021)
- A Ascensão de um Império (Aline Ghilardirekin batera, 2023)
- Dino Hazard: Chronos Blackout (bideojokoa, Aline Ghilardirekin batera, 2023)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Portugesez) Bassette, Fernanda. «O que explica tantos diagnósticos tardios de autismo em adultos» QG 2022-11-07 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) «EP 4 - No mundo dos dinossauros: desafios sociais da universidade» Lógica Autista (Spotify) (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Black, Riley. «Dinosaurs' Air Sacs Evolved Many Times and Let Them Take Over the World» Scientific American 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) Julião, André. «Cientistas brasileiros mostram por que dinossauros cresciam tanto» Veja 2023-03-01 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b (Portugesez) «Ciência Hoje - Viagem ao Cretáceo» Ciência Hoje 2016-02-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-09-13) (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) Shalders, André. «Como cientistas brasileiros colonizaram o YouTube» BBC Brasil 2017-11-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) «Experiência com jogos e autismo é tema de episódio do podcast Lógica Autista» Canal Autismo 2023-01-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b (Portugesez) Duarte, Fernando. «Cinco curiosidades sobre 'superjacaré' brasileiro mais forte que tiranossauro» BBC Brasil 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Ingelesez) «Prehistoric caiman's bite 'twice as strong' as T-Rex's» BBC News 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) Lopes, Reinaldo José. «Jacaré do Acre era maior que ônibus e mordia mais forte que tiranossauro» Folha de S. Paulo 2015-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Portugesez) Miranda, Giuliana. «Nova espécie de dinossauro é encontrada no sertão da Paraíba» Folha de S. Paulo 2016-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Langlois, Jill. «First Evidence of Parasites in Dinosaur Bones Found» Smithsonian Magazine 2020-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Ingelesez) Lamarck, Naomi. «New brazilian dinosaur» Federal University of Rio Grande do Norte 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Ingelesez) .
- ↑ (Portugesez) Lopes, Noêmia. «Divulgadores de ciência fortalecem redes e diversificam atuação» Revista FAPESP 2018-05-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ (Ingelesez) Pérez Ortega, Rodrigo. «Rare dinosaur heads home as Germany agrees to return Brazilian fossil» Science 2022-07-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).
- ↑ a b (Portugesez) «O fóssil é nosso!» piauí (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
- ↑ (Portugesez) Paulino, Lydia. «"Pint of Science" em Mossoró apresenta a ciência de forma descontraída» Universidade Estadual do Rio Grande do Norte 2023-05-22 (Noiz kontsultatua: 2024-10-07).