Tito Okello
politikari ugandarra
Tito Lutwa Okello (Kitgum barrutia, 1914 – Kampala, 1996ko ekainaren 3a) Ugandako presidentea izan zen. Acholi etniako kidea izan zen. Bigarren Mundu Gerrako Ekialdeko Afrikako Kanpainan parte hartu zuen britainiar armadarekin. Idi Amin boteretik bota zuen koaliziako komandanteetako bat izan zen. 1985eko uztailean estatu-kolpean eman zuen Bazilio Olara-Okellorekin batera Milton Obote presidentearen aurka. Ugandako presidentea izan zen 1985eko uztailaren 29tik 1986ko urtarrilaren 26ra. Egun horretan Yoweri Musevenik zuzendutako Erresistentzia Nazionaleko Armadak hartu zuen boterea eta Okello Kenyan erbesteratu zen.
Tito Okello | |||
---|---|---|---|
1985eko uztailaren 29a - 1986ko urtarrilaren 26a ← Bazilio Olara-Okello - Yoweri Museveni → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kitgum District (en) , 1914 | ||
Herrialdea | Uganda | ||
Heriotza | Kampala, 1996ko ekainaren 3a (81/82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Kitgum District (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Britainia Handiko Armada | ||
Gradua | jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Uganda–Tanzania War (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Uganda National Liberation Front (en) |