[go: up one dir, main page]

Titanic Belfast museoa

Titanic Belfast museoa RMS Titanic itsasuntzi famatuari buruz Belfasten eraikitako museoa da.

Titanic Belfast museoa
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
Administrative territorial entity of Northern IrelandBelfast
HiriaBelfast
Koordenatuak54°36′30″N 5°54′35″W / 54.6083°N 5.9097°W / 54.6083; -5.9097
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2012
Inaugurazioa2012ko martxoaren 31
Arkitektura
ArkitektoaEric Kuhne (en) Itzuli
Bisitariak urtean650.000
Webgune ofiziala

Eraikina

aldatu

Eric Kuhne and Associates amerikar arkitektuek diseinatu zuten museoa. 2009 urtean hasi ziren eraikitzen eta 2012ko martxoaren 31n inauguratu zuten. Belfastekoek "Izozmendia" (The Iceberg) esaten diote, daukan itxurarengatik.

Erakusketa

aldatu

Museoaren sei solairutan bederatzi galeria daude eta beraietan Titanicen historia kontatzen da.

  1. Boomtown Belfast: XX mendearen hasierako hiria agertzen da, industrialki indartsua den garaia hain zuzen ere.
  2. Untziola: Titanicen eraikuntza eta langileen bizi baldintzak erakusten ditu.
  3. Uretaratzea: Titanic uretaratu zen eguna ikusten da, eta honek Belfast hirian izan zuen eragina.
  4. Horniketa: Titaniceko hiru klase desberdinetako gelen erreplikak daude.
  5. Lehenengo bidaia: Bidaiaren ibilbidea ikusten da, Belfast-Southampton-Cherburg-Queenstown eta handik ekialdera.
  6. Urperatzea: Titanic urperatzen ikusten da, bai eta azken uneetan izandako mezu telegrafikoak ere.
  7. Ondorena: Urperatzearen ondorengo egunak ikusten dira. Bizirik atera zirenen historiak, Urperatzearen inguruan egindako epaiketa...
  8. Mitoak eta kondairak: Titanicen inguruan sortu diren mitoak, filmeak eta abar aztertzen dira.
  9. Titanic azpian: Titanicen berraurkikuntza ikusten da. Itsas hondoko imaginak proiektatzen dira zinema pantaila handian.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu