Tifinagh
Tifinagha (tifinaghez, ⵜⵉⴼⵉⵏⴰⵖ ou ⵜⴼⵏⵗ ; ABL, Tifinaɣ) amazigera eta berbere hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen den alfabetoa da. Haren eredu zaharrena alfabeto libiko edo berbero-libikoa da, Afrika iparralden eta Kanariar Uhartetan K. a. III. mendean dokumentatuta.[1] Jatorri puniko edo kartagotarra egokitzen zaio. Ondoren, tifinagha amazigeraren lurraldetan ia galdu egin zen: bakarrik tuaregek beren hizkuntza idazteko gorde zuten. XX. mendean, ordea, berbere erakunde kultural batzuek berreskuratu zuten eta amazigeraren barianteak idazteko moldatu zuten (hizkuntza horietako batzuek ordu arte ez zuten idazkerarik). Tifinaghen antzinako bertsioek bakarrik kontsonanteak idazten zituzten; egungoak, aldiz, bokalentzako ikurrak ere ditu.
Alfabeto libikoa
aldatuKontsonantikoa da. Bi barietate izan zituen:
- Mendebaldekoa: Mediterraneoko eta Ozeano Atlantikoa kostaldean erabili zen, Kabiliatik Kanariar uharteetara.
- Ekialdekoa: Konstantinan, Auresen eta Tunisian.
Bietatik bakarrik ekialdekoa deszifratu da, idazkun elebidun ugari aurkitu direlako; 24 sinbolotatik 22ren esanahaia argitu da. Antza, mendebaldekoa zaharragoa zen eta Kartagoko hizkuntzaren eragin txikiagoa zuen. Karaktere gehiago ditu, 37.
Bietan aurkitu diren idazkunak laburrak dira, eskaintza laburrak eta epitafioak gehienbat. Hitzak idazteko ez dago norabide bakarra baina ohikoena hitzak behetik gora idaztea da. Lerro bakoitzak hitz bat edo esanahi osoko esaldia du. Ikur batzuek, irakurketan laguntzeko, lerroaren hasiera markatzen dute.
Tifinagh tradizionala (tuarega)
aldatuSahariar tifinagh tuareg herriaren idazkera arkaikoa da. Bertako laginek berrehun urte inguru dute. Haren jatorria, bestetik, ezezaguna da: ez dakigu Libiako alfabetoaren mendebaldeko edo ekialdeko formatik datorren edo norberaren arteko trantsizioa den, ez noiz hasi zen erabiltzen (libikoaren garaikidea den edo berriagoa, alegia), ezta arabiarren konkistaren aurrekoa ote den ere. XX. mendearen hasieran, Charles de Foucauld misiolariak alfabetoa deskribatu zuen.
Normalean, bokalik gabe idazten zen; salbuespen bakarra hitzaren amaiera zen. Egun, hori aldatzen ari da.
Tuareg herriaren tifinagh batzuetan testu luzeak idazteko erabiltzen da, baina ez da ohikoena: oro har, oharretan eta epitafioetan, maitasunaren adierazpenetan eta hainbat idazkunetan ikus daiteke. Inskripzioak sarritan formula honekin hasten dira: Awa näk [izena] innân, hau da, "Ni, [izena], zeinak esan zuen...".
Idaztearen ohitura tuaregen artean hedatzen ari da, emakumeen artean batik bat. Dirudienez, bi emakumeetako batek idatz dezake ongi; gizonen artean, estatistika herena da. Azkenaldian, tifinagin alfabetoa analfabetismoaren aurkako kanpainetan laguntza pedagogikoa gisa erabili da.
Tifinagh garaikidea (neotifinagha)
aldatu1965ean gazte berbere batzuek, beren hizkuntzen normalizazioan, Berbere Akademia kultur elkartea sortu zuten, baina proiektuak ez zuen luze iraun. 1967an, eta desagertu arte, Agraw Imazighen izena hartu zuen. Elkarte horrek Aljeriako tuareg herriak erabiltzen zuen alfabetoan oinarritutako alfabetoa proposatu zuen. Ordu arte, arabiar alfabetoa edo latindarra erabiltzen ziren.
1972an, Berbere Akademiaren partaidea eta kultura berberearen ikertzaile Ammar Negadik antzinako tifinaghari buruzko lan batzuk egin zituen. Horrela neotifinagha sortu zen; IRCAM erakundeak (Amazigh Kulturaren Errege Institutua) proposamena onartu eta zabaldu zuen.
1975ean, Asaghen aldizkariak, Ammar Negadik egindako ikerketetan oinarritutako 750 amazigh izenen zerrenda bat plazaratu zuen. Aljeriako Barne Ministerioak 2013an zerrenda horretan oinarritu zen amazigh izenen zerrenda ofiziala onartzeko. Geroztik alfabetoaren barianteak egin dira: ezagunena Salem Chaker irakasleak prestatukoa ezagunena da. 2003an Marokok tifinagha ofizialki onartu zuen hezkuntzan erabiltzeko. Azken urteetan tifinagha dezente zabaldu da, baina oraindik orain beste alfabetoen lehia du.
Letrak
aldatuTifinagh karaktereak Unicoden U+2D30—U+2D7F mailakoak dira, 4.1.0 bertsiotik aurrera. 55 karaktere definituta daude baina gehiago erabiltzen dira. ISO 15924an, Tfng kodea tifinagh alfabetorako gordetzen da. Hona karaktereen koadro bat:
|
Oinarrizko Tifinagh (IRCAM) | Tifinagh zabaldua (IRCAM) | Beste tifinagh letrak; | Egungo tuareg letrak |
Erreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Tifinagh alfabetoa.