[go: up one dir, main page]

Testu-editore

testu moduan dagoen informazioa sartu eta zuzentzeko erabiltzen den programa. Testu-editoreak maiz, sistema eragileaz edo software-paketeez hornitzen dira, eta fitxategien konfigurazioa eta sorburuko programazio-lengoaia aldatzeko erabiltzen dira.

Testu-editore bat, testu-fitxategiak editatzeko programa da.

Askotan sistema eragilearekin batera datoz testu-editoreak eta konfigurazio-fitxategiak edo programazio-lengoaiako iturburu-kodea editatzeko erabil daitezke.

Testu-editoreen ohiko ezaugarriak

aldatu

Bilatu eta ordeztea

aldatu

Hitzak edo testu-zatiak bilatu eta bat datozen agerpenak beste testu-zatiekin ordezteko gaitasuna. Bilatu eta ordezteak fitxategi guztiari edo aukeratutako zatiari eragin diezaioke.

Ebaki, kopiatu eta itsastea

aldatu

Oso ohikoa da editoreek testu-zatiak kopiatu edo ebakitzeko aukera ematea, gero fitxategiaren beste lekuren batean edo beste fitxategi batean testu-zatia itsatsi ahal izateko.

Testuari formatua ematea

aldatu

Zenbait editorek oinarrizko formatua eman diezaiekete testuei, hala nola itzulbira edo koska gehitzea. Beste editore batzuekin formatu aberatsagoak lor daitezke. Esaterako, hainbat letra-tipo eta tamaina hauta daitezke. Testua irudiekin bateratzeko aukera ere egoten da. Bestalde, testua bi zutabe edo zutabe gehiagotan erakusteko aukera egoten da. Editore batzuek maketazio aukera asko eskaintzen dituzte.

Desegin eta berregitea

aldatu

Normalean azken aldaketak desegiteko aukera ematen dute testu-editoreek. Editore zaharretan, azken aldaketa soilik desegiteko aukera ikusi ohi da; editore modernoetan, ordea, aldaketa bat baino gehiago desegin daitezke. Desegiteko aginduaren osagarri gisa dago berregiteko agindua eta justu kontrakoa egiten du.

Kanpo estekak

aldatu