[go: up one dir, main page]

Tell Abu Hureyra (arabieraz: تل أبو هريرة‎) Eufrates Garaiko haraneko aztarnategi arkeologikoa da, egungo Siriako Ar-Raqqa eskualdean dagoena. Aztarnategi honek Ekialde Hurbileko zerealak etxekotzeko prozesuarekin lotura zuzena duten bi okupazio-garai ezberdinak ditu.[1] Egun ezin da bertara ailegatu, tella Assad aintzirako uren azpian baitago.[2]

Tell Abu Hureyra
Datuak
Herrialdea Siria
Siriako muhafazahAr-Raqqa eskualdea
Koordenatuak35°52′N 38°24′E / 35.87°N 38.4°E / 35.87; 38.4
Map
GaraiaNatufiar kultura, Pre-Pottery Neolithic B (en) Itzuli eta Pre-Pottery Neolithic A (en) Itzuli
ZuzendariakAndrew M. T. Moore (en) Itzuli

Aztarnategiaren ezaugarriak

aldatu

Tell barruko herrixken aztarnak zeramika aurreko Epipaleolito eta Neolito garaiko 4.000 urte baino luzekoak dira. Bi herrixka zeuden: Abu Hureyra 1 eta Abu Hureyra 2. Abu Hureyra 1eko biztanleak aro epipaleolitokoak ziren eta ehiztari-biltzaile sedentarioak. Abu Hureyra 2 Neolito hasierakoa zen eta nekazariek osatzen zuten. Abu Hureyra 1 duela 13.000 eta 9.000 urte bitartean okupatu zuten, karbono-14 bidezko datazioaren arabera.

Garrantzi arkeologikoa

aldatu

Aztarnategi esanguratsua da, Abu Hureyrako biztanleak ehiztari-biltzaile gisa hasi zirelako, baina pixkanaka nekazaritzan hasi ziren eta munduko lehen nekazari ezagunak bihurtu ziren.[1] Landaketa Dryas Gaztea garaiaren hasieran hasi zen Abu Hureyran. Abu Hureyrak zekalea zerealen lehen laborantza sistematikoa izan zela iradokitzen du. Abu Hureyra aztarnategian topaturiko frogek arkeologoen ideiak aldatu zituzten.

Orain uste da lehen labore sistematikoa duela 13.000 urte ingurukoa izan zela.[3] Bølling–Allerød glaziazio artekoaren azken etaparen ondorioz, Abu Hureyrak aldaketa klimatikoa jasan zuen.[1] Aintziraren mailan izandako aldaketek eta lurzoruaren idortasunak landaredia soroetako behealdeetara hedatzea eragin zuten. Abu Hureyrak landaretza metatu zuen: larreak, haritzak eta Pistacia atlantica espezieko zuhaitzak.[1] Klima hilabete bero eta lehorretatik hilabete oso hotz eta lehorretara aldatu zen.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Moore, Andrew M. T.; Hillman, Gordon C.; Legge, Anthony J.. (2000). Village on the Euphrates: From Foraging to Farming at Abu Hureyra. Oxford: Oxford University Press ISBN 0-19-510806-X..
  2. (Ingelesez) Becker, Jeffrey; Tiah, Clifflena. (2018-07-18). «Tell Abu Hureyra: a Pleiades place resource» Pleiades: a gazetteer of past places.
  3. a b (Ingelesez) Hillman, Gordon; Hedges, Robert; Moore, Andrew; Colledge, Susan; Pettitt, Paul. (2001). «New evidence of Lateglacial cereal cultivation at Abu Hureyra on the Euphrates» The Holocene 11 (4): 383–393.  doi:10.1191/095968301678302823. Bibcode2001Holoc..11..383H..

Kanpo estekak

aldatu


Historia  Artikulu hau Siriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.