Teddy Kollek
politikari israeldarra
Theodor "Teddy" Kollek (hebreeraz: טדי קולק; Nagyvázsony, 1911ko maiatzaren 27a – Jerusalem, 2007ko urtarrilaren 2a) israeldar politikaria izan zen. Jerusalemgo alkatea izan zen 1965etik 1993ra.
Hungarian jaio zen familia judu batean eta 1918an Vienara joan ziren bizitzera. 1935ean familiak Palestinako Britainiar Mandatura emigratu zuen eta 1937an Teddy kibbutz baten sortzaileetako bat izan zen.
Palestinan espioitza lanetan aritu zen eta harremanak estutu zituen Mossad eta CIAren artean. Politika nazionalean David Ben-Gurionen aliatua izan zen eta lehen ministroaren bulegoko zuzendari nagusia izan zen.
Jerusalemgo alkatea izan zen 28 urtez. Bere agintaldian Israel hiri modernoa bihurtu zen.