Tal (abeslaria)
Tal Benyezri, (hebreeraz טל בניזרי) (Pardes Hana, Israel, 1989ko abenduaren 12a) pop abeslari israeldar-frantsesa da[1]. Izenak "Goizeko arrosa" esan nahi du hebreeraz.
Tal (abeslaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Tal Benyezri, טל בניזרי |
Jaiotza | Pardes Hanna-Karkur (en) , 1989ko abenduaren 12a (34 urte) |
Herrialdea | Frantzia Israel |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria, abeslaria eta estudioko musikaria |
Altuera | 1,63 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Stevie Wonder, Michael Jackson eta Bob Marley |
Izengoitia(k) | Tal eta Taloula |
Genero artistikoa | pop musika chansona |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
Diskoetxea | Warner Music France (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
tal-officiel.com | |
|
Biografia
aldatu1989an jaio zen musikarien familia batean eta urtebete baino ez zuela Israel utzi eta Frantziara bizitzera joan zen familia. Nerabezaroan bere kontu ikasi zuen pianoa eta gitarra jotzen[1].
Hamasei urte zituela Gary Fico abeslaria ezagutu zuen eta 2008an honek Laura Marciano musikagilea aurkeztu zion. Marcianok Sony Music diskoetxearekin kontratua egiten lagundu zion eta biek batera egindako lanaren fruitua La musique est mon ange singlea izan zen, 2010an[1]. Sony Music-ek ordea ez zuen bere alde apusturik egin eta Tal tabernetan pianoa jotzen hasi zen. Interneten bere bideo batek arrakasta handia izan zuen eta Warner Music Franceko zuzendariak ikusi zuenean Talen kontzertu batera joatea erabaki zuen. Tal fitxatu eta hiru astetara Alicia Keys-en kontzertua ireki zuen Parisko Kongresu jauregian[2]. Kontratuak Bruno Mars, Jessie J, Mariah Carey eta Rihannaren cover-ak Youtuben egitera behartzu zuen eta "Rihanna frantsesa" ezizena jaso zuen. 2011 urtean On Avance singlea atera zuen[1].
2011 urteko udan grabatu eta 2012an Le Droit de Rêver diskoa atera zuen, "amets egiteko eskubidea"[2]. On Avance abestiaz gain arrakasta handia lortu zuten Waya Waya eta Le sens de la vie abestiek. Abesti pare baten bideoklipak Estatu Batuetan garabatu zituen, Le sens de la vie New Yorken[3] eta Je Prends le Large Miamin. Le sens de la vie abestia Frantziako zerrendetako laugarren posturaino iritsi zen eta 3 aste egin zituen postu horretan[4]. 2013an "urteko emakumezko artista frankofono onenaren" NRJ Music Awards saria irabazi zuen.
2013an bigarren diskoa plazaratu zuen, À l'infini, eta ondoren etorriko zen birarekin zuzeneko diska berria atera zuen. Bigarren diskoko abesti ezagunena Maintenant ou jamais izan zen Dry raperoarekin batera grabatu zuena. 2014ko NRJ Music Awards sarietan berriz ere garailea izan zen.
2016 urtean bere izena daraman diskoa atera zuen, Tal eta 2018an Juste un rêve.
Diskografia
aldatu- Le droit de rêver (2011)
- À l'infini (2013)
- À l'infini Live Tour (2014) - zuzenekoa
- Tal (2016)
- Juste un rêve (2018)
Sariak
aldatu- NRJ Music Awards: 2013, 2014 eta 2016 urteetan "Urteko emakumezko artista frankofono onenaren" saria irabazi du[5].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d (Ingelesez) «Tal | LetsSingIt Lyrics» LetsSingIt (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
- ↑ a b [http://www.idolesmag.com/interview-205-Tal.html «Interview de Tal réalis�e le 10/10/2011»] IdolesMag.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
- ↑ «France: Tal Loves New York In New Clip - europopped» web.archive.org 2012-05-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
- ↑ «Tal - Le sens de la vie (single)» www.chartsinfrance.net (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
- ↑ (Frantsesez) «NRJ Music Awards 2016 : Découvrez la liste complète des nominations» Public.fr (Noiz kontsultatua: 2019-01-09).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tal (abeslaria) |