[go: up one dir, main page]

Tórshavn

Feroe uharteetako hiriburua

Tórshavn (danieraz Thorshavn) Faroe uharteetako hiriburua eta hiri handiena da. Streymoy uhartearen ekialdean dago. Hiriaren populazioa 12.582 biztanlekoa da baina metropoli eremua 19.000raino iristen da.

Tórshavn
Tórshavn
Thorshavn
herria
Administrazioa
Region of the Faroe IslandsStreymoy
Municipality of the Faroe IslandsTórshavn Municipality
Izen ofizialaTórshavn
Thorshavn
Jatorrizko izenaTórshavn
Thorshavn
Posta kodeaFO 100
Geografia
Koordenatuak62°00′N 6°47′W / 62°N 6.78°W / 62; -6.78
Map
Azalera117 km²
Altuera24 m
Demografia
Biztanleria13.326 (2019ko urtarrilaren 1a)
203 (2018)
Dentsitatea114 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraX. mendea
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakAsker, Garðabær, Reykjavik, Mariehamn, Birkerød Municipality (en) Itzuli, Riolunato, Jakobstad, Kopenhage, Helsinki, Nuuk, Oslo, Stockholm udalerria eta Esbjerg
torshavn.fo

Etimologia

aldatu

Danierazko Thorshavn izenak Thor eskandinaviar mitologiako jainkoa eta havn kaia lotzen ditu, "Thorren kaia" esan nahiko du, beraz. Armarrian bertan ere Thorren sinbolo Mjölnir mailua ageri da. Hala ere, badirudi uhartera iritsi zen Thor izeneko norbaitek izena eman ziola.

Geografia

aldatu

Tinganes penintsulan ezarri zen lehen finkalekua. Mendebalderantz bi muinok inguratzen dute herria, iparraldean Húsareyn (347 m) eta hegoaldean, Kirkjubøreyn (350 m).

      Datu klimatikoak (Tórshavn, 1961-1990)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.3 5.5 5.9 7.2 9.1 11.3 12.5 12.8 11.2 9.4 6.7 5.8 8.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.4 3.6 3.8 4.9 6.9 9.0 10.3 10.6 9.1 7.5 4.8 3.8 6.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.2 1.5 1.5 2.6 4.8 7.0 8.3 8.5 7.1 5.4 2.7 1.6 4.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 153 113 137 93 72 67 81 88 142 177 143 171 1437
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 22 17 21 16 13 12 13 13 18 22 21 22 210
Eguzki orduak 14 36 71 106 124 125 111 98 80 49 20 7 841
Hezetasuna (%) 90 89 89 87 88 88 90 90 90 90 89 90 89.2
Iturria: NOAA [1][2]

Historia

aldatu

Thorshavn izen paganoak adierazten du X. mendea baino lehenago sortua izan zela, kristautasuna uharteetara iritsi aurretik.

Faroetako (Færeyinga Saga) sagak kontatzen duenaren arabera, Harald I.a norvegiar tiranoarengandik ihesi, irla haietara iritsi zirenek sortu zuten Tórshavn 825ean: ting deritzan parlamentua eratu zutela aditzera ematen du Tinganes penintsularen izenak, baina ez dago horren aztarnarik, izena baino ez.

Bikingoen Aroa 1035ean bukatu bazen ere hurrengo urteetanfinkalekuuaren inguruan merkatatitza herria eratuz joan zen. XII. mendean Norvegia eta Faroe uharteen arteko merkataritza Bergenek kontrolatzen bazuen ere, 1271eko agiri batek Tórshavnek bere merkataritzaren monopolioa lortu zuen.

1580an piraten erasoak jasan izanaren ondorioz Skansin gotorlekua eraiki zen Tinganes penintsulan eta herria ekialdera eta mendebaldera zabalduz joan zen. 1709an izurriteak jo zuen Thorshavn eta ia populazio guztia galdu zen, 300 biztanetatik 250 hil baitziren. Niels Rybergen agindutara Tórshavn errekuperatzen hasi zen eta 1788.an katedrala ere eraiki zuten. 1856.an merkatua askatu eta munduarekin harremanak izaten hasi zen. Landa eremuak alokatzeko aukera izan zuen jendeak eta nahi izanez gero erostekoa ere bai. Honek jendea erakarri zuen eta populazioa nabarmen igo zen. Azkenik 1866. urtean udaletxea sortu eta Faroe uhartetako hiriburu bihurtu zen.

1909an Danimarkako merkatal hiri izendatu zuen gobernuak. XX. mendeko 20ko hamarkadan eraikitako kaiak bultzada handia eman zion hiriko merkataritzari, itsasontzi handiagoak bertara baitzitezkeen.

Demografia

aldatu

Udalerriak 19.339 biztanle ditu, haietatik 12.582 Tórshavn bertan, Hoyvík-en 3.600 eta Argir-en 2.000 inguru.

Garraioa

aldatu

Smyril Line konpainiak ferry bidez lotzen du Tórshavn Islandia eta Danimarkarekin. Heliportu bat ere badu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Kultura

aldatu
  • San Olafen jaiak (feroeraz Ólavsøka): Tórshavneko jai patronalak dira. Folklorez beteriko jai ikusgarriak izaten dira.
  • 1983. urtetik hona "Tórshavn Jazz Festival"ek Ipar Amerika eta Europako Jazz izarrak ekartzen ditu irletara.

Kirola

aldatu

Futbola da Faroetako kirol nagusia. HB Tórshavn da Faroetako Liga gehien eskuratu dituen taldea, 22, eta B36 Tórshavnek beste 9 lortu ditu. Bertan dago Tórsvøllur futbol zelai nazionala, 6.000 ikusle hartzen dituena.

Eskubaloia eta arraunketa ere kirol arrakastatsuak dira.

Hiritar ezagunak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu