Sugar Ray Robinson
Sugar Ray Robinson, jaiotza-izenaz Walker Smith Jr., (Ailey, Georgia, 1921eko maiatzaren 3a - Culver City, Los Angeles, Kalifornia, 1989ko apirilaren 12a), Estatu Batuetako boxeolaria izan zen.
Sugar Ray Robinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Walker Smith |
Jaiotza | Ailey, 1921eko maiatzaren 3a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Culver City, 1989ko apirilaren 12a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Inglewood Park Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: diabetes mellitusa |
Hezkuntza | |
Heziketa | DeWitt Clinton High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta zinema aktorea |
Lateralitatea | orthodox stance (en) |
Altuera | 180 zentimetro |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
cmgww.com… | |
|
Biografia
aldatuEstilo bikaina zuen. 1940an hasi zen boxeoan, eta welter pisuko munduko txapelduna izan zen 1946an. Pisu horretako txapelduna izan zen 1951ra arte, baina tituluari uko egin zion urte horretan bertan pisu ertaineko irabazle bihurtzeko. Hurrengo urtean, boxeoa utzi zuen. Nolanahi ere, 1954an itzuli zen berriz ringera, eta txapeldunaren gerrikoa jantzi zuen berriro ere. 1966an erretiratu zen betiko.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.