Sugaar
Sugaar (baita ere Maju, Sugoi, Sugar edo Suar) euskal mitologiako izakia da, Mari jainkosaren senarra eta 2 seme ditu honekin; Mikelats eta Atarabi, gaizkiaren eta ongiaren irudikapenak. Suge itxura du eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du. Ekaitz eta trumoiekin lotura estua du.
Sugaar | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Domeinua | ekaitza eta trumoia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mari eta Mundakako printzesa |
Seme-alabak | Mikelats, Atarrabi eta Jaun Zuria |
Sugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo su + gar izan daiteke. Litekeena da bien arteko bateratzea izatea.
Elezaharrak
aldatuOstiralero lur barnetik irten, Marirekin elkartu eta ekaitzak sortzen omen dituzte. Gurasoei kasu egiten ez dietenak zigortzen ditu.
- Diman Sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira.
- Mundakako alegia baten arabera Sugoi eta aterpetutako eskoziar printzesa baten arteko elkartze batetik jaio zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehen jauna (mitologikoa, ez historikoa).
- Ataunen esaten den arabera, bi bizileku ditu: Agamunda eta Atarreta leizeak.
- Azkoitian, Sugaar eta Maju berdintzat jotzen dira. Marirekin ostiraletan elkartzen da eta ekaitzak sortzen dituzte. larrua joaz.
- Betelun Suar izenez ezagutua da eta deabrutzat jotzen dute. Esaten denez, zeruan zehar hegan ibiltzen da suzko bola bailitzan, Balerdi eta Elortalde mendien artean.
- Burundan Luzifer deitzen zuten.
Lope Gartziia Salazarrek idatzitako Crónica de siete casas de Vizcaya y Castilla (1454) jaso zuen nola eskotiar printzesa batek Mundakan zegoela Etxeko nagusia "Culebro" deritzon deabrua haurdun utzi zuela semetzat Jaun Zuria, bizkaiko lehen jauna, argituz. Ikerle askoren usteetan, Barandiaran horien artean, "Culebro" delakoa Sugaarren gaztelerazko itzulpena izango litzake.
Izena da izana
aldatuIkerleek jasotako idatzietan gehiegi ez azaldu arren[1] Mariren senarra izateak bere garrantzia aldarrikatzen du.
Bere izenek ere bere garrantziaren aipamena egiten dute, Sugoi-ren "goi" gehigarria "goikoa"-ren urratsa agertzen du, hau da, zehazki beste Goiko Jaunarena, katolikoen Jaungoikoarena. Baina beste ikerlari batzuen iritzian "goi" hori soilik kokagune adierazgarri bat litzake, zeruan zehar mugitzen den ezaugarriaren seinalea. Suarekin ere badu parekotasuna zeruan suzko igitai itxuran hegan agertzen dela diotenean. Baino Jainkotiar bat izendatzeko orduan ikusten dan baino pentsamendu sakonago bat egon beharko lukeela pentsatu dezakegu.
Sugaar izenak ere bere izaeraren aztarnak ematen dizkigu, Suge eta arra hitzen gehiketa izan liteke Barandiaranen ustetan. Erantzuna egokia letorke Culebro bezala azaltzen dan Salazarrek gaztelaniatutako "deabruaren" izenaren jatorriari erantzuna emateko. Betelu aldean Suarra deitzen zutela jakiteak susmo hori onesten du.[2]
Azkoitian Maju deitzen zioten eta Mari-ren senartzat zuten.[2] Ematen zaizkion izenen artean, argi gehiena eman dezakeena dirudi. Mariren beste ezaguna dugun beste izena batekin zuzenki erlazionatu daiteke, Maia-rekin hain zuzen. Honek ere nola esan behar den izena erakusten digu, Maju idazten bada ere Mayu irakurri beharko genuke (Jon idatzita Yon irakurtzen dan bezalaxe), edo eta Maju gaztelaniazko atzizkiarekin (majo gasteleraz, jatorra euskaraz) lotu eta jatorragoa izan zedin hala deitzen ziotela ere gerta zitekeen.
Jainko bat emaztearen gonazpikoan
aldatuDena den, argi dagoen gauza bakarra senarra dela eta ekaitzekiko duen papera da.
Hori eta eguraldi aldaketetan duen papera. Barandiaranen hitzetan:
« |
Ataunen diotenez, Sugaarrek sarritan zeharkatzen du ortzia suzko igitai edo ilargi-erdi itxurapean. Bere igarotzeak ekaitza iragarri ohi du. |
» |
Zerua zeharkatzen zuen bai, baina bere emaztetzat duen Mari-rekin egoteko. Azkoitian diotenez ostiralero doa bisitatzea, Zarautzen, aldiz, orraztea doala diote. Azkoitikoei jarraituz, Maju Marirekin "elkartzean" ekaitz beldurgarria sortzen da. Barandiaranek leunki jasotzen badu ere Maju eta Mariren arteko "elkartze" hori larrua jotzea da.
Betelukoek Balerdi mendian bizi zela uste zuten eta Elortalde mendira zeruan hegan zihoala zioten..
« |
Su itxurapean ageri da, baina ez zangoak ez eta isipua ere, ez zaizkio ikusten ahal. Tximista moduko zerbait da. Jendeak deabrutzat hartu ohi du. |
» |
Eta kasualitatea dirudi harren hala da, Burunda aldean Luzifer deitzen zuten. Ez katolkoen Luzifer noski, lehen kristauena agian bai ("argi eramaile" izan zen Kristoren hasierako izenordetariko bat). Negua Urbasan igarotzen zuen kobazulo batetan eta udaberrian Aralarrera zihoan han daukan udako gela batera. Ortzia zeharkatzen ikusten zuten, sutan eta gehienetan gauez, urteko egun beroenetan. Badaude su horren barruan zaldun bat zaldi eta guzti sumatzen dutenak, aldiz, beste batzuek katu bat ikusten dute.[3]
Edozein izen duela ere bere "botereak" Mari-ren menpe daude, eguraldiaren bataz-besteak bere eskuz gertatzen bahit dira.
Aita hegalari lurtarra
aldatuIdatzietan jasota dago ere Sugaarrek bi seme dituela Marirekin. Bata ona eta bestea gaiztoa, Atarrabi eta Mikelats. Baina ez du esaten bi alaba dituenik. Hori ere nabarmena da, Mariren aniztasunaren aztarna bat. Ikerle gehiengoen iritzian Mari Amalurren irudikapena da eta bere alaba. Eguzki eta Ilazki direla ere badakigu, baina ez da inon azaltzen aita nor dan edo baten beharra izan zuenik alabak izateko.
Ikerleak ere bananduak agertzen dira Sugaarren kondizioa finkatzeko. Batzuen esanetan zerutiarra izango zen, bere hegaldiak eta bere izenetariko batean "goi" hitzak hala izan daitekeela nabarmentzen dutelako. Aldiz, bere kokaguneak eta Marirekiko erlazioa lurtarra dela azpimarratzen dute beste ikerle batzuk.
Sugoi suge edo gizaki itxuraz eraldatzeko ahamena duela jasoa du Barandiaranek.[4] Ahalmen hau pertsonaia denborarekin bitan banandu zelakoaren susmoa eta Herensugea bere itxura ktonikoa dela onesten ditu.
Majuren aztarna egutegian
aldatuUrtearen hilabeteen barne Maiatza da Jainko honekiko dagoen gurtzaren seinalea aurkezten duen hilabetea. Berez, bertako ospakizunak Maia, bere emazteari, zuzenduak badaude ere bera ere leku bat okupatzen du jaien barruan, Maioa-ren inguruan ospakizunak egiten bahit dira.
Udaberriko ospakizunek aitzinetik datoz, feniziarren mayumea jaia honen lekuko da. Zeltiarren Beltane ospakizuna artzainen udararen hasiera agurtzen zuen eta mendietara bueltatzeko unea ezartzen zuen. Ospakizun hauetan suak piztea garrantzizko ekintza bat zen eta leku egokituetan pizten zituzten naturaren irelu eta jainkoak gurtzeko.
Erromatarrek bereganatu egin zituzten ospakizun hauek eta maiatzeko lehenengo eguna loreei eskaini zioten.. Erromatarrek berenganatutako lurralde bakoitzean bertan gurtutako irelu eta jainkosen sinesmenak sinkretizatu egiten zituzten. Hispania Bona Dea jainkosa gurtzen zuten, Maya, Maia edo eta Fauna, emankortasunaren jainkosa erromatarrek udaberriarekin erlazionatzen zutena.
Kristautasunak beste askoren artean ospakizun hauek bereganatu zituen Maiatzako jaien barruan "Gurutze santuaren asmakizunaren eguna"-ren jaia ospetsuenetako bat izanik. Aitzinean gurtzen ziren zuhaitz totemikoak gurutze kristaurengatik ordezkatuz. Beste leku batzuetan Ama Birjinaren gurtzearen hedakuntza ospatzen dela diote.[5]
Araban, Haranako bailarako San Vicente herrialdean Maioa Maiatzak 3 altxatzen dute eta Irailak 14 arte ez da kentzen. Bizkaian Durangaldean Maioak herri jaien arabera altxatzen dituzte, Maiatza den edo ez kontuan izan gabe. Abadiñon ospakizunen hasieran altxa eta bukaeran kentzen dute. Gipuzkoako herri askotan Maiatzan altxatzen badira ere Donibane jaian Maioarekiko dantzak ospatzen dira.
Altxatako zuhaitza Maioa Maiaren senarraren irudia bada eta Maia Mariren beste izena bat ezkutatzen badu, Maio Maju izan daiteke arazorik gabe.
Idazkiak
aldatu- La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
- Euskal Mitologia Konparatua, Juan Ignacio Hartsuaga, Kriseilu, 1987.
- Mitos y creencias, Jose Maria Satrustegi, Orain, 1995 ISBN 84-89077-36-3.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Quijera Pérez, José Antonio. (2007). Artzaia eta Sugea. Su-Ur adigai binomioa euskal pentsaera herritarrean. http://www.eusko-ikaskuntza.eus/PDFAnlt/jentil/09/09011101.pdf, 40 or..
- ↑ a b c d http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/sugaar/ar-108780/. Auñamendi eusko Entziklopedia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Satrustegi, José María. (1995). Mitos y creencias. Orain, 80-81 or. ISBN 84-89077-36-3..
- ↑ (Gaztelaniaz) Barandiarán, José Miguel de. (1997). Mitologia del Pueblo Vasco. Ostoa, 45 or. ISBN 84-88960..
- ↑ (Gaztelaniaz) https://es.wikipedia.org/wiki/Festividad_de_los_Mayos. wikipedia.
Kanpo estekak
aldatu- Joseba Aurkenerena: Sugaar eta Herensuge udazkeneko ekinozioan nagusi. [1]