Sue Hendrickson
Susan «Sue» Hendrickson (Chicago, AEB, 1949ko abenduaren 2a) paleontologo eta arkeologo estatubatuarra da, Tyrannosaurus rex-en fosil handiena eta osoena aurkitzeagatik ezaguna.[1]
Sue Hendrickson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1949ko abenduaren 2a (74 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Guanaja |
Hezkuntza | |
Heziketa | Munster High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa |
Jasotako sariak | |
Biografia
aldatuChicagon jaio zen, Illinoisen, 1949ko abenduaren 2an, baina Munsterren hazi zen, Indianan.[1] Ikasketek aspertzen zutenez, 17 urterekin utzi zituen.[2] 1971n hasi zen urpekaritzan, besteak beste urpeko arkeologiako lanak egiten.[3] Filipinetako kostaldean hondoratutako San Diego galeoi espainiarretik zeramika txinatarra erreskatatu zuen taldeko kide izan zen.[1]
Bere aurkikuntza paleontologikoen artean, Peruko kostaldeko basamortuko zetazeo-fosilak eta Dominikar Errepublikako 24 Ma-ko anbarean kontserbatutako intsektu-hondarrak daude.[1] 1990eko udan T. Rexen hezurdura fosil bat aurkitu zuen Hego Dakotan, eta sei laguneko talde batek induskatu zuen 17 egunetan.[4] Fosil hau aurkitu den espezie horretako alerik handiena eta osatuena da. Natur Historiako Field Museoan dago ikusgai eta Sue izena du, bere aurkitzailearen omenez.[1]
1992an, Hendrickson Franck Goddio itsas-arkeologoaren taldean sartu zen. Haiekin, urpekaritza espedizio askotan parte hartu zuen, horien artean aipagarrienak Kleopatraren Royal Quarters-ak, eta Napoleon Bonaparteren flotak Niloko guduan galdutakoak.[5]
Obra
aldatu- Hunt for the Pasado: My Life as an Explorer (2001, autobiografia)
Sariak eta aintzatespenak
aldatu- Paleontological Society, Explorers Club eta Society for Historical Archaeology-ko Elkarteetako kidea da.
- 2000.urtean ohorezko doktoretza eman zioten Chicagoko Illinoisko Unibertsitatean.
- 2005ean, Glamour aldizkariak "Glamour Woman of the Year Awards" sarietan omendu zuen.
- 2008an, National Geographic Kids-en "Dare to Explore" kapituluan agertu zen.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e (Ingelesez) «Sue Hendrickson - Biography» Enchanted Learning (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ «Are You Listening to Your Life?» Oprah.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ (Ingelesez) Archaeologist, Franck Goddio-Underwater. «Sue Hendrickson» Franck Goddio - Underwater Archaeologist (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ «Field Museum» archive.fieldmuseum.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ a b «Biography :: Sue Hendrickson - My Life as an Explorer» web.archive.org 2011-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-11).