Sunil Manohar Gavaskar
Sunil Manohar Gavaskar (Mumbai, India, 1949ko uztailaren 10a) kriket-jokalari ohia da, XX. mendearen bukaerako jokalari hoberenetako bat eta lasterraldi gehien egin dituenetako bat. Gizon txikia, teknika zoragarrikoa eta kontzentrazio-ahalmen handikoa. Slip fielder bikaina zen.
Sunil Manohar Gavaskar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mumbai, 1949ko uztailaren 10a (75 urte) |
Herrialdea | India |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Xavier's College, Mumbai (en) Mumbaiko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | cricket jokalaria eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Kirol karrera
aldatu1967an hasi zen jokatzen, Bombay taldean. Indiako selekzioarekin 1971n jokatu zuen lehenengo partida. Selekzioko kapitain izan zen 1978-1979an, eta berriro 1983tik 1985era. Guztira, 125 partida jokatu zituen selekzioarekin: 10.122 lasterraldi egin zituen (partidako 51,12, batez beste), 34 century markatu zituen (punturik gehien, kanporatua izan gabe: 236), eta 10 catche lortu zituen. 30 hundred egin zituen nazioarteko partidetan, eta Don Bradmanen errekorra hautsi zuen horrela; alabaina, hark jokatutako partida-kopurua halako bi jokatu behar izan zuen balentria hori lortzeko. Lehen mailan aritu zen hogeita bat urteetan, 25.834 lasterraldi egin zituen (51,46 lasterraldi, batez beste), 81 hundred markatu zituen (punturik gehien: 340), eta 293 catche egin zituen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sunil Manohar Gavaskar |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.