Strangers on a Train (filma)
Strangers on a Train (euskaraz Ezezagunak Trenean) 1953ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren suspensezko filma bat da. Patricia Highsmith idazlearen izen berdineko Strangers on a Train eleberrian oinarritua dago.
Argumentua
aldatuGuy Haines tenislariak tren bidaia batean Bruno Anthony izeneko gizon batekin topo egingo du. Azken honek tratu bitxi bat proposatuko diolarik: Guyke Brunoren aita hil ezkero -haren arabera bizia ezinezkoa egiten baitio-, trukean hark Guyren emaztea hilko du -Guy dibortziatu berria dena-. Guyk txantxa gisa hartzen du. Bidaia amaitzean, Guyk bere emaztearekin dibortziatzeko asmoz mintzatuko da (senatariaren alabarekin berriz ezkondu nahi baitu), emazteak ezezko borobila ematen dio. Une hartatik aurrera tratu edota akordioaren zatia bete dela dirudien zatia hasiko da, Brunok Guy bien arteko ustezko hitzezko kontratua bete dezan gupida gabe jazarriko baitu...
Bitxikeria
aldatuHitchcockek bere ohitura legez filma honetan ere agerpen labur bat egiten du, hain zuzen ere, hamargarren minutuan kontrabaxu batekin trena lagatzen duen gizona baita.
Aktoreak
aldatu- Farley Granger: Guy Haines
- Ruth Roman: Anne Morton
- Robert Walker: Bruno Antony
- Leo G. Carroll: Morton senataria
- Patricia Hitchcock: Barbara Morton
- Kasey Rogers: Miriam Joyce Haines
- Marion Lorne: Antony andrea
- Jonathan Hale: Antony jauna
- Howard St. John: Turley polizia kapitaina
- John Brown: Collins maisua
- Norma Varden: Cunningham andrea
- Robert Gist: Leslie Hennessey detektibea
Iruditegia
aldatu-
Trenean tratua edo akordioa proposatzen den unea.