Steve Gaines
musikari estatubatuarra
Stephen Earl "Steve" Gaines (Miami, Oklahoma, 1949ko irailaren 14a - Gillsburg, Mississippi, 1977ko urriaren 20a) estatubatuar musikaria izan zen, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea.
Steve Gaines | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Seneca, 1949ko irailaren 14a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Gillsburg (en) , 1977ko urriaren 20a (28 urte) |
Hobiratze lekua | Florida |
Heriotza modua | : hegazkin-istripua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta gitarra-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | bluesa |
Musika instrumentua | gitarra |
Diskoetxea | MCA Records |
1970eko hamarkadan gitarra jo zuen hainbat taldetan. 1975ean, Cassie arreba nagusia Lynyrd Skynyrd taldean sartu zen, eta Steve gomendatu zuen Ed King gitarra-jotzailea ordezkatzeko. 1976ko maiatzean taldearen zuzeneko kontzertu batean parte hartu zuen eta handik gutxira One More from the Road diskoaren grabazioan. Gitarra jotzeaz gain, taldearen abestietako batzuk ere abestu zituen.
Gaines 1977ko urriaren 20an taldeak izandako hegazkin istripuan hildakoetako bat izan zen. Beste hildakoak bere arreba Cassie eta Ronnie Van Zant izan ziren.
Diskografia
aldatu- Lynyrd Skynyrd
- One More from the Road (1976)
- Street Survivors (1977)
- Bakarkakoa
- One in the Sun (1988)