Spider-Man 2
Spider-Man 2 2004ko Sam Raimi estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi ekintza filma bat da. Stan Lee eta Steve Ditko komikigileen Spider-Man superheroiaren komikietan oinarritua dago. Tobey Maguire, Kirsten Dunst, James Franco, Alfred Molina, Rosemary Harris eta Donna Murphy aktoreek antzeztu zuten.
Spider-Man 1 (2002) filmaren jarraipena da, eta Spider-Man 3 (2007) izeneko jarraipena izan zuen.
Efektu berezi onenen Oscar Saria irabazi zuen (John Dykstra, Scott Stokdyk, Anthony LaMolinara eta John Frazier), eta Soinu edizio onenaren Oscar Saria (Paul N.J. Ottosson) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Kevin O'Connell, Greg P. Russell, Jeffrey J. Haboush eta Joseph Geisinger) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatuPeter Parker (Tobey Maguire) izaera lasaieko gazteak bere bihotzeko azukre koxkorra den Mary Jane Watson (Kirsten Dunst) utzi eta Spider-Man izatearen ardura bereganatu zuenetik bi urte igaro dira. Peterrek erronka berriei aurre egin beharko die, bienbitartean bere botereen dohai eta madarikazioaren aurka borrokatu eta bere bi nortasunen arteko oreka lortzen saiatzen den bitartean: Spider-Man superheroi iheskorra eta unibertsitate ikaslea. Oraingo honeta, Octopus doktorea edo "Doc Ock" (Alfred Molina) izeneko besoanizdun etsai ahaltsuaren agerpenak Peterren inguruko pertsonekin dituen harremanak arriskuan jarriko ditu.
Aktoreak
aldatu- Tobey Maguire: Peter Parker / Spider-Man
- Kirsten Dunst: Mary Jane Watson
- James Franco: Harry Osborn
- Alfred Molina: Otto Octavius doktorea / Doc Ock
- Rosemary Harris: Izeba May/May Parker
- J. K. Simmons: J. Jonah Jameson
- Donna Murphy: Rosalie Octavius
- Daniel Gillies: John Jameson
- Dylan Baker: Sugandila / Curt Connors doktorea
- Willem Dafoe: Norman Osborn / Iratxo Orlegia