Sisto IV.a
Sisto IV.a O.F.M.[1] (Celle Ligure, Italia, 1414ko uztailak 21-Erroma, 1484ko abuztuak 12) Eliza Katolikoko 212. aita santua izan zen 1471 eta 1484 bitartean.
Jatorria eta prestakuntza
aldatuLiguriako Savona herritik gertu dagoen Albisola Superiore hiriko familia ezagun batean Francesco Della Rovere izenarekin jaioa, Frantziskotar izan zen. Bere trebezia intelektualak Paviako unibertsitatean filosofia eta teologia ikasten ari zen bitartean frogatu zituen. Bere ikasketen ondoren katedradun izan zen zenbait italiar unibertsitate garrantzitsutan.
Karrera eklesiastikoa
aldatu1464an frantziskotar ordenaren Ministro Jeneral bihurtu zen. Paulo II.a aita santuak Kardinal mailara igo zuen.
Aitasantualdia
aldatuBeste aita santu asko bezala, Sisto IV.a nepotismoan erori zen. Aita Santuen Lurraldearen hedadura handitzea lortu ondoren, bere iloba zen Raddaele Riario kardinalak Lorentzo Mediciren eta honen anaiaren aurkako huts egindako hilketa erasoa zuzendu zuen, Pazzitarren konspirazioa edo matxinada bezala ezagutua izan zena (1478). Hilketaren ondoren, Girolamo Riariok, hau ere Sisto IV.aren iloba, Lorentzo ordezkatu zuen Florentzian. Pisako artzapezpikua, kolpe honen antolatzaile nagusietako bat zena, Palazzo della Signoriako hormetan urkatua izan zen. Sisto IV.ak ekintza hauei interdiktu batekin erantzun zien, eta Florentziaren aurka bi urteko gerra bat abiaraziz. Venezia ere bultzatu zuen Ferrara eraso zezan, azken lurralde hau bere beste ilobarentzat nahi baitzuen. Italiar printzeek, ekintza hauen aurrean haserretuta, aliantza bat sortu zuten Sisto bakea adieraztera behartzeko, aita santuari asko molestatu ziona.
Gobernari iragankor bezala, Elizaren estatuetan zenbait gotorleku eraiki zituena, Sisto IV.a Veneziaren Ferrararen aurkako erasoan konprometitu zen, berak propio bultzatu zuena 1482an. Bere eraso bateratua Milan, Florentzia eta hauen aliatua zen Napoliko erregearen arteko aliantza batek kanporatu zuen. Berak sortu zituen erasoak alde batera uzteari uko egin zionez, Sisto IV.ak Veneziaren aurkako interdiktu bat atera zuen 1483an.
Sisto IV.ak Espainiar Inkisizioa baimendu zuen, eta, Fernando II.a Aragoikoaren presio politikopean (Siziliako erresumari laguntza militarra erretiratzearekin mehatxatu zuena) Sevillan inkisidore bat ezarri zuen bulda bat atera zuen 1478an. Alabaina, Sisto IV.ak jurisdikzioaren prerrogatiben eta protokoloaren aurka borrokatu zuen, oso nahigabetuta egon zen Inkisizioaren gehiegikeriekin eta 1482an gertatu ziren gehiegikeriak salatzeko zenbait neurri hartu zituen, eskuzabaltasuna saldu zuela eta, esaten denez, bere arrebaren semearen aita izan zela ezagutzen den arren. 1476an hasiberriak esklabu bihurtzen zituztenak eskumikatu zituen.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sisto IV.a |
- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: Aita santuen izenak. . 129. arauan (Aita santuen izenak, 2003an argitaratua) aldaketa bat egin da. Arau hartan Sixto izena ageri zen, baina, orain, Sisto izena hobetsi du Euskaltzaindiak, koherentea izan dadin 66. arauan bertan ageri den Kalisto izenarekin (eta, oro har, izenak mailegatzean kontsonante aurreko ixa letra ese bihurtzearekin, hala nola gertatzen baita testu, esplikatu, espresuki eta antzeko hitzetan).
Aurrekoa Paulo II.a |
Aita Santua 1471-1484 |
Ondorengoa Inozentzio VIII.a |