[go: up one dir, main page]

Simon Conway Morris

paleontologo britainiarra

Simon Conway Morris (Carshalton, 1951ko azaroaren 6a - ), paleontologo eta astrobiologo ingelesa da, Kanbriar garaino Burgess Shale aztarnategiko fosilen inguruan egindako ikerketengatik mundu mailan ezaguna.

Simon Conway Morris
Bizitza
JaiotzaCarshalton1951ko azaroaren 6a (73 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaBristolgo Unibertsitatea
Cambridgeko Unibertsitatea
King's College School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaHarry B. Whittington
Doktorego ikaslea(k)Graham Budd (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa, ikertzailea, biologoa eta evolutionary biologist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)The Open University (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaInternational Society for Science and Religion (en) Itzuli
Royal Society

Biografia

aldatu

Londres hegoaldeko Sutton boroughean dagoen Carshaltonen jaio zen eta ikasketak Londresen egin ondoren Bristolgo Unibertsitatean geologia ikasketak egin zituen[1]. Cambridgeko Unibertsitatera joan zen ondoren[2] eta Harry B. Whittington paleontologo ezaguna izan zuen irakasle. 1996an The History in our Bones hitzaldia emanez Royal Societyko kide bihurtu zen 39 urte baino ez zituela[2]. 1987an Walcott domina[3] eta 1998 urtean Lyell domina eskuratu zituen[2], Geologiako sari preziatuenak hain zuzen ere.

Cambridgeko Unibertsitateko Lur Zientzien mintegiaren arduraduna da 1995 urtetik[4] eta bertan Burgess Shaleko fauna aztertu du, bai eta Kanbriarreko leherketari loturiko beste hainbat aztarnategietatik jasotako fosilak ere, hala nola Txinatik edota Groenlandiatik.

Burgess Shale

aldatu

1972 urtean Derek Briggs irlandarrarekin elkarlanean eta Harry B. Whittingtonek gidatuta Burgess Shale aztarnategiko filum ugari zehaztu zituen, ktenoforoetatik hasi eta ornodun goiztiarretaraino[5]. Lehenengo lanak priapulidoen[6] eta poliketoen[7] inguruan argitaratu zituzten eta 1976 eta 1977 artean espezie bakarreko bost animalia filum deskribatu zituen, Nectocaris pterix eta Amiskwia sagittiformis besteak beste.

Eboluzio konbergentziak

aldatu

The Crucible of Creation (Oxford University Press, 1998) liburuan azaldu zituen identifikaturiko espezie guztiak[2]. Hurrengo urteetan fosil desberdinen eboluzio konbergentziak identifikatzen aritu da, zuhaitz filogenetikoak eratuz. Life's Solution: Inevitable Humans in a Lonely Universe[2] liburuan zentzumenen (ikusmena, usaimena, ekolokazioa eta inteligentzia) eboluzio paraleloetan oinarrituz konbergentzia hauen deskribapen zehatzak egin zituen.

Deuterostomio goiztiarrena

aldatu

2017ko urtarrilean bere taldeak poltsa itxurako deuterostomiorik goiztiarrena deskribatu zuen, Saccorhytus, duela 540 milioi urte bizi izan zena[8]. Ornodunen arbasorik zaharrena da beraz.

Argitaraturiko lanak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «THE NATURE OF NATURE:» billdembski.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  2. a b c d e «Simon Conway Morris» www.nndb.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  3. «National Academy of Sciences: Charles Doolittle Walcott Medal» web.archive.org 2011-05-13 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  4. «Simon Conway-Morris | The BioLogos Forum» web.archive.org 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  5. (Ingelesez) Morris, Simon Conway; Whittington, Harry Blackmore. (1985). Fossils of the Burgess Shale: A National Treasure in Yoho National Park, British Columbia. Natural Resources Canada ISBN 9780660119014. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  6. Conway Morris, Simon. (1977). Fossil priapulid worms.. En Special papers in Palaeontology, vol. 20. Palaeontological Association, Londres ISBN 0038-6804..
  7. Conway Morris, Simon. (1979). Middle Cambrian polychaetes from the Burgess Shale of British Columbia.. Philosophical Transactions of the Royal Society, London, B,, 285 or. ISBN 0962-8436..
  8. (Ingelesez) «Bag-like sea creature was humans’ oldest known ancestor» University of Cambridge 2017-01-30 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).

Kanpo loturak

aldatu