[go: up one dir, main page]

Shock septikoa[1] organismoaren egoera anormal larri bat da, non denboraldi jakin batez luzatutako hipotentsioa dagoen, normalean bi ordu edo gehiago, infekzio baten ondorioz perfusio tisularra eta oxigeno-hornidura murriztearen ondorioz (nahiz eta mikroorganismoa eragilea gorputz osoan modu sistemikoan edo organo bakar batean edo gorputzeko leku batean lokalizatuta egon).[2] Oro har, sendagai basopresoreak erabili behar dira presio arteriala areagotzeko.[3]

Shock septiko
Deskribapena
MotaShock zirkulatorioa
Espezialitateainfektologia
medikuntza intentsiboa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakFenilefrina, dexametasona, Naloxona, adrenalina, Noradrenalina, Hidrokortisona eta Hormona antidiuretiko
Identifikatzaileak
GNS-10R57.2
GNS-9785.52
DiseasesDB11960
MedlinePlus000668
eMedicine000668
MeSHD012772
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Shock septikoak disfuntzio multiorganikoaren sindromea eragin dezake, eta baita heriotza ere. Haren biktimarik ohikoenak haurrak, pertsona immunodeprimituak eta adinekoak dira, haien immunitate-sistemak ezin baitio infekzioari modurik eraginkorrenean aurre egin, heldu osasuntsu batean bezala. Shock septikoaren heriotza-tasa %25-%50 artekoa da, gutxi gorabehera.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]
  2. a b Kumar, Vinay. (2007). Robbins Basic Pathology. (8. argitaraldia) Saunders Elsevier, 102-103 or. ISBN 978-1-4160-2973-1..
  3. (Gaztelaniaz) Villalobos, Mª Idelma. (2005eko uztaila). «Contribución de Enfermería en la prevención y detección temprana de la Sepsis» Kasmera 33 (2): 155-165. ISSN 0075-5222..

Kanpo estekak

aldatu
Medikuntza  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.