[go: up one dir, main page]

Sebastiano del Piombo

Sebastiano del Piombo (jaiotza-izena: Sebastiano Luciani ; Venezia, 1485 - Erroma, 1547ko ekainaren 21a) italiar pintorea izan zen. Bere lanetan Veneziako eskolako kolore-aberastasuna eta Erromako tradizioa bateratzen saiatu zen. Giorgione pintorearen ikaslea izan zen Venezian, eta haren eragina darie garai hartako koadroei (Salome, 1510). 1511n jo zuen Erromara eta Rafaelen inguruko artista-taldean hasi zen lanean. 1515etik aurrera Michelangeloren laguntzaile jardun zuen eta haren moldeko lanak egin zituen: Pietà (1517), Zigorraldia (1516-1524) eta Lazaroren piztuera (1519). 1519-1530 bitartean ospe handia jaso zuen erretratugile gisa: Andrea Doria (1526), Klemente VII.a (1526). 1531n, Aita Santuaren bulda edo zigiluen zaindari (Piombo) nagusi egin zuen Klemente VII.ak eta dirutza handia egin zuen kargu hari esker.

Sebastiano del Piombo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSebastiano Luciani
JaiotzaVenezia, 1485
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaErroma1547ko ekainaren 21a (61/62 urte)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k)Orvieto
Erroma
Venezia eta Viterbo
Lan nabarmenak
Mugimenduamanierismoa
Goi Pizkundea
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
margolaritza historikoa
figure painting (en) Itzuli

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sebastiano del Piombo Aldatu lotura Wikidatan