[go: up one dir, main page]

Sahats-ura aldaxkatzea eta sustraitzea errazten duen metodo biologikoa da, sahatsetan dauden azido salizilikoa eta azido indolbutirikoa erabiliz.

Sahats edo zumeak (Salix spp.) ezagunak dira sustraitzeko erraztasuna dela-eta. Aldaxka bat (are 2cm diametrokoa) urteko edozein garaian erauzi daiteke, uretan ipini eta sustraiak botako ditu egun gutxitan sustraitze hormonarik erabili gabe.

Sahats-ura egiteko bi modu daude: infusioa edo beratzea[1]. Infusioa egiteko, adaxka gazte eta hostogabeak uretan irakin eta, sutatik atera ondoren, ontzia estalita utzi ordu laurden batez. Sahats-ura beratuz prestatzeko, adarrak 2 egunetan uretan eduki[1]. Ur lodiagoa lortzeko (gel antzeko bat), 3-4 aste beratzen utzi.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Jakoba Errekondo. (2016-9-25). (PDF) Zumitzan, hor hormonak. Argia.

Kanpo estekak

aldatu