Sabino Cuadra
Sabino Cuadra Lasarte (Amurrio, Araba, 1949ko maiatzaren 24a - ) abokatu, sindikalista eta politikari independentista eta ezkertiarra da.
Sabino Cuadra | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
2011ko abenduaren 12a - 2015eko urriaren 27a Barrutia: Nafarroa Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Amurrio, 1949ko maiatzaren 24a (75 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta sindikalista | ||
Lantokia(k) | Madril | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Liga Komunista Iraultzailea Auzolan Batzarre Euskal Herritarrok Herritarren Zerrenda Amaiur |
Biografia
aldatuSabino Cuadra Amurrion jaio zen 1949an, baina 1970eko hamarkadatik aurrera Nafarroan bizi da. Zuzenbidea ikasi zuen eta karrera bukatuta abokatu laboralista izan zen, 1974tik 1979ra. Urte horretan sartu zen funtzionario gisa Nafarroako Diputazioan lanean, ondoren Nafarroako Gobernua izango zena. 2010ean erretiroa hartu zuen, 61 urterekin.
Ibilbide politikoa
aldatuBere militantzia politikoa 1970eko hamarkadatik aurrera ezkerreko alderdi euskaltzale eta abertzaletan garatu du. Bere lehenengo militantzia Liga Komunista Iraultzailean izan zen, Hego Euskal Herriko alderdi troskista, eta ondoren hortik eratorriko ziren Auzolan, Zutik eta Batzarren militatu zuen. 1990eko hamarkadan bere laguna den Begoña Zabalarekin batera Batzarre utzi zuen.
1998an Euskal Herritarrok sortu zenean berriro ere hasi zen lan politikoa egiten koalizio horretan. 1999ko europako Parlamenturako hauteskundetan EHren zerrendakide izan zen. Herri Batasuna edo Batasunako militante ez zen arren Espainiako Alderdien Legearen ondorioz ilegalizatutako Iruñea Berrian ere hautagaia izan zen, baita Herritarren Zerrendan ere, 2004an.
Maila sindikalean Izquierda Sindical korrontean egon zen, CCOOri lotua. Ondoren LABen militatzen hasi zen. Internazionalismoan lan egin du, batez ere Komite Internazionalistak taldean. Izquierda Anticapitalistatik gertu dagoen Viento Sur aldizkarian idazten du.
Diputatu
aldatu2010ean erretiroa hartu ondoren politikari ekin zion buru-belarri. 2011n Amaiurren ordezkari hautatu zuten Espainiako Diputatuen Kongresuan. Cuadra "independente" gisa aurkeztu zen koalizio honekin. Diputatu gisa fama handia hartu du, bere hainbat bideok zabalpen handia izan dutelarik YouTuben eta sare sozialetan.
2012ko irailean euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorran Espainiako Poliziak kolpatu zuen. Bere argazkia, kolpea jasotzen diputatu akta erakusten zuen bitartean, Financial Times egunkarian agertu zen, portadan.