San Nikolas eliza (Orio)
San Nikolas Barikoaren eliza Gipuzkoako Orio udalerriko Alde Zaharran dagoen eliza bat da, izen berdineko San Nikolas kalean eta Bikarioetxearen alboan.[1]
San Nikolas eliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′34″N 2°07′39″W / 43.27623°N 2.12762°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 38 |
Historia
aldatuLehenengo eliza XIII. mendekoa zen. Horren gainean, XVI. eta XVII. mendean egungo eraikina altxatu zuten. Bere estiloa Pizkundekoa da. Beste ezaugarrien artean bere gotorleku izaera azpimarra dezake; ezaugarri hau Gizpukoako kostaldeko beste elizetan ikus daiteke, esaterako Zumaiako San Pedro elizan. Eliza plataforma zabal baten gainean eraikia dago, zutabe eta arku indartsuen gainean. Deiagarria da, bestetik, perimetroko ataria, ingurabide modukoa, bide osoan estalia. Barruan San Nikolas Barikoari eskainitako aldarea garrantzitsua da; santu hau bidaiarien eta arrantzaleen babeslea da.[2]
Iruditegia
aldatu-
Barnealdea.
-
Jesus gurutziltzatua.
-
San Nikolas Barikoaren irudia.
-
Ibilbide perimetrala.
-
Eliza kanpotik ikusita.