SMTP
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
SMTP edo Simple Mail Transfer Protocol (Posta transferentziarako protokolo sinplea) gailu ezberdinen artean posta mezuak elkartrukatzeko protokoloa da. Hasiera batean testu formatugabea baino onartzen ez zuen arren, zenbait aldaketa izan ditu denboran zehar, orain formatudun testua eta erantsitako fitxategiak gehitzea ahalbidetzen duelarik. Bezero-zerbitzari ereduan oinarrituta dago. Normalean 25 portua erabiltzen du konexioa egiteko.
Komunikazio adibidea
aldatuLehenik eta behin, bezero eta zerbitzariaren artean konexioa egin beharra dago. Hau posta-bezero batekin edo Telnet bezero baten bidez egin daiteke.
Zerbitzaria: 220 www.domeinua.com ESMTP Bezeroa: HELO Zerbitzaria: 250 Hello, please meet you Bezeroa: MAIL FROM: ni@domeinua.com Zerbitzaria: 250 Ok Bezeroa: RCPT TO: hartzailea@domeinua.com Zerbitzaria: 250 Ok Bezeroa: DATA Zerbitzaria: 354 End data with <CR><LF>.<CR><LF> Bezeroa: Subject: Mezuaren izenburua Bezeroa: From: ni@domeinua.com Bezeroa: To: hartzailea@domeinua.com Bezeroa: Bezeroa: Kaixo, Bezeroa: Hau proba bat da. Bezeroa: Agur. Bezeroa: . Zerbitzaria: 250 Ok: queued as 12345 Bezeroa: quit Zerbitzaria: 221 Bye
Goiko adibidean oinarrizko aginduak ikus daitezke:
- HELO: Zerbitzarian saioa hasteko.
- MAIL FROM: igorlea nor den adierazteko.
- RCPT TO: jasotzailea nor den adierazteko.
- DATA: mezuaren hasiera adierazteko, eta berau puntu bat soilik duen lerro bat aurkitutakoan amaituko da.
- QUIT: Saioa amaitzeko.
Zerbitzariaren erantzunak mota ezberdinetakoak izan daitezke:
- 2XX: Baiezko erantzuna.
- 3XX: Denbora baterako baiezko erantzuna.
- 4XX: Errore erantzuna. Agindua errepikatu arte itxarongo du.
- 5XX: Errore erantzuna.
Zerbitzariak puntuaren bidez mezuaren amaiera jasotzen duenean, honako bi aukera hauek ditu:
- Jasotzailea domeinu berekoa baldin bada, gorde.
- Beste zerbitzari batera bidali, jasotzailearen domeinuko zerbitzariak jaso dezan.