[go: up one dir, main page]

Rubus Rosaceae familiako genero handi bat da, lahar edo sasiak batzen dituena. Ezagunena eta Euskal Herrian ohikoena Rubus fruticosus (edo/eta Rubus ulmifolius) da, lahar edo sasi arrunta, masustak ematen baititu. Mugurdiak ere genero honetakoak dira.

Rubus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
SubfamiliaRosoideae
Generoa Rubus
Rubus caesius

Rubus generoaren taxonomia sailkapena oso zaila da eta arazoak eman ditu historian zehar, hibridazio eta apomixi arrazoiengatik. Horrela, laharrek batzuetan ehunka edo milaka espezie dituzte, asko sinonimoak izan daitezkeenak. Beste batzuetan espezie-konplexutzat jo izan dira, adibidez Rubus fruticosus bera.

Ezaugarriak

aldatu

Izena latinezko ruber hitzetik dator, eta «gorria» esan nahi du. Bere fruituak drupen multzo bat osatzen dute.

Espezie batzuk

aldatu

Eta hibridoak, adibidez: Rubus × loganobaccus.

Erreferentziak

aldatu
  1. Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila. (2007-10-05). Rubus L.. in: Germplasm Resources Information Network..

Kanpo estekak

aldatu